Kirmen Uriberenak ez nau harritu

http://www.youtube.com/watch?v=OfiolKJlsuk

Ez dut irakurri Bilbao New York, Kirmen Uriberen nobela, baina gertu gordeta daukat “Bitartean heldu eskutik” poemarioa. Nobela poema liburuaren neurrikoa bada, ez nau harritzen saria irabazteak.

Beste gauza batek ere ez nau harritu: hedabide batzuek egin duten Patxi Lopezen aipamena. Zenbait egunkarientzat ez dakit zer izan den aipagarriago, Kirmen Uribek lortutakoa ala Patxi Lopezek lehengo maiatzean gure poeta irakurri izana. El Correok, Diario Vascok eta ABCk albiste bera argitaratu dute eta bertan Patxi Lopez aipatzen dute, berandu baino lehen, bigarren pasartean. El Paisek beste modu batean antolatzen du artikulua, baina testuaren lehenengo paragrafoan azaltzen da Lopez jauna. La Razonek lehenengoan jartzen du.

Ez nau harritu ere ez beste komunikabide batzuetan horrelakorik ez azaltzeak, askori gogora etorriko bazitzaion ere.

Bada, ordea, harritu nauen zerbait, edo zehatzago esateko, bada zerbait atentzioa eman didana: idazle sarituari egin zaizkion elkarrizketetan, bere aurretik sari bera jaso zuten Atxaga eta Elorriaga euskal idazleak gogoratu zaizkionean, Uribek erraz hartu du beretzat Atxagarena eta Obabakoena, baina ez du Elorriagaren aipamenik egin. Nahi gabe izango zen?

ITSASGORAN - Irakaslea ofizioz, Idazlea afizioz

Zer duzu buruan “Kirmen Uriberenak ez nau harritu”-ri buruz

  • Ez dut uste nahigabe egin duenik. Nahita ahaztu duelakoan nago.