Kimuak 2021 film laburren deialdira 47 lan aurkeztu dira 

Kimuak 2021 film laburren deialdira 47 lan aurkeztu dira –

Ekainaren 7an emango da jakitera euskal ikus-entzunezkoen zabalkunderako katalogoa osatuko duten lanen hautaketa.

Kimuak 2021 film laburren deialdira 47 lan aurkeztu dira 
Marina Palacioren “Ya no duermo”, iazko hautatuetako bat.

Kimuaken 2021eko ediziora film laburrak aurkezteko epea pasa den astelehenean, maiatzak 24, itxi zen. Denera, 47 lanek eman dute izena Etxepare Euskal Institutuak antolatu eta Euskadiko Filmategia Fundazioak Zineuskadiren laguntzarekin kudeatutako euskal film laburren sustapena eta zabalkundea xede dituen ekimenaren 24. ediziora.  

Aurkeztutako filmak aztertu eta epaitzeko, zinema eta ikus-entzunezkoen munduko bost profesional eta adituez osatutako hautespen batzorde independentea eratu da. Honako kideek osatuko dute: 

  • Vanesa Fernández: ZINEBI, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko zuzendaria.
  • Ainhoa Fernández de Arroyabe: Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakaslea eta ikertzailea.
  • Víctor Lamadrid: Cantabria en Corto film labur sustapen-katalogoko arduraduna, Cantabria Film Commissioneko koordinatzailea eta Spain Film Commissioneko presidenteordea.
  • Alfonso López: Donostia Kulturako Zinema Unitateko teknikaria eta Bang Bang Zinemako kidea.
  • Ana Esperanza Redondo: Donostia Zinemaldiko Hautespen Batzordeko eta Dokumentazio eta Film Departamentuko kidea.

Datorren astelehenean, ekainaren 7an, emango da jakitera Kimuaken 24. katalogoa osatuko duen lanen aukeraketa. Hautatuak suertatuko diren film labur horiek nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ekimen garrantzitsuenetara bidaliko dira.

 

Kimuak 2021 film laburren deialdira 47 lan aurkeztu dira 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude