Kevin Heredia

Luistxo Fernandezek egin du galdera Sustatun: nor da Kevin Heredia? Blogari literaturzalea dela eta, kitzikaturik dabil Luistxo, antza. Izan ere “birus bat naiz” idatzi izan du Kevin Herediak zenbait blogariren lekuetan. Alua munduan ere bai. Bistan da, publizitate bide berriak darabiltzala apaju honek, bere neurrira eta berak kontrolatzeko moduan. Gure zirrikituak ditu maite. Ongi etorria bedi desertuaren erdira. Baina hamaika eta bi kontu zor dizkiok nik Luistxori eta lagundu egin nahi nioke bere ahaleginean, alegia, Kevin Heredia egiazki nor den argitzen. Dakidala, ez naiz sekula harekin aurrez-aurre izan, baina lepoa jokatuko nuke hemen azpiko argazki honetako morroia dela:

gala.jpggala2.jpggala.jpg

Hori bai, Luistxo, nire Photoshopak lapurtu dizkion begiak jartzea, heure kontu. Jolasak jolasteko egin ditxuk eta.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

14 pentsamendu “Kevin Heredia”-ri buruz

  • Inon irakurri nuen, eta Google-n oraindik horren aztarnak geratzen dira, Kevin Heredia direla “Kevin Bereziartua, Kevin Galarraga, Kevin Olano eta Kevin Sarasola”, hots, Kevin Heredia ente kolektibo bat dela (Gorka) Bereziartuak, (Aritz) Galarragak, (Ion) Olanok eta (Beñat) Sarasolak osatua (antza).

  • Beñat Sarasola 2007-11-02 12:45

    Sustatun jarri dudan mezu bera jartzen dizut:

    Atzo pasa zidaten abisua Sustatuko mezu batean nire izena azaltzen zela Kevin Heredia horrekin loturik. Argitu nahi nuke ez dudala Kevin Heredia horrekin zerikusirik, eta izatekotan, beste Sarasola bat (edo beste Beñat Sarasola) bat izango dela hor dabilena.

    Eta bide batez, biolentzia kondenatzen dudala ere esan nahiko nuke.

  • axola al du?

    Kevin is Love

  • Iban, Hasier, justiziero desenmaskaratzaileok:

    Ez naiz halako difamazioak hemen erantzuten hasiko. Eta Kevin, gauza bat esango dizut: axola du horrek. Niretzat bai, behintzat. Ni ez naiz Kevin Heredia.

    P.D. Nik ere biolentzia kondenatzen dut.

  • Argazkiko horrek nire antza duela esango nuke, baina ni askoz ere guapoagoa naiz.

    Eta Kevin Herediaren berririk ez dut, Taperware kolektiboko partaide nauzue ni.

    http://taperware.mundua.com/

    Biolentzia kondenatzearena… nahiago nuke ez egin, Bartlebyren antzera.

  • Aritz, estreinakotz ari nauk poema bat idazten eta ez zakiat nola esaten den euskaraz “”pa tu culo, Pirulo”. Hik ba al dakik?

  • Sinetsi beharko hidake, Hasier.

    Nahiko nikek, bai, Vila-Matas elkarrizketatu!

    Errugabe nauk.

  • Nik ez dakit ezer, baina aukera balaitzen dut biolentzia kapitalistaren era guztietako erasoak sutsuki kondenatzeko; datozen lekutik datozela, jakina.

  • Nik ez dakit ezer, baina aukera baliatzen dut biolentzia kapitalistaren era guztietako erasoak sutsuki kondenatzeko; datozen lekutik datozela, jakina.

  • Estilo gutxikoa iruditzen zait, Hasier, norbaitek nahita esan ez duen zerbait haizatzen ibiltzea. Norbaiten argazkia baimenik gabe (antza) publiko egitea. Oso estilo gutxikoa, halaber, Ibanek (Zaldua ote?) mutil horien izenak zabaldu izana, kazarrekonpensas xelebre baten gisan. Penagarriena, inondik ere, Enrique Vila-Matasi egindako elkarrizketa zoragarriaz inortxok ere hitzik esan ez izana. Zorionak Kevin, zarena zarela.

  • Ana adiskide horri: hurrengo IDAZLEAK ETA KARRAMARROAK izeneko sarreraren iruzkinetan doa, bidenabar, zuretzako erantzuna ere. Eskerrik asko —ezjakintasunaren erditik eta gainerakook inozo gaizto eta babaloreak garela pentsatu arren—, parte hartzeagatik. Mertzi, benetan.

  • Loretxoa (anonimo kobardea) 2007-11-04 23:05

    Zer helburu du izen abizenak bilatzea blog anonimoetan?

    Nortasun agiriarekin sinatu behar al dugu idatzi al izateko?

    Luistxoren obsesioa dirudi blog anonimoei izen eta abizena jartzea.

    http://www.sustatu.com/1158243838
    http://loretxoa.wordpress.com/2007/10/09/mar-arbolada-en-el-golfo-de-bizkaia/#comments
    http://www.sustatu.com/1193559456

    Adierazpen askatasuna bermatuko badugu, blog anonimoei bai.

  • Iban edo I. delakoak bete betean huts egin duela dirudi ba: nik ez dut Kevin Heredia horrekin zerikusirik. Nik beti sinatu izan ditut nire testuak, iruditzen baitzait kazetaritza lanaren exigentzia nagusietakoa dela norberak egiten duen lanaren gaineko ardura hartzea.

  • […] Eta, beraz, Hasier Etxeberriaren blogean zeure identitateari buruzko aferaz, zer diozu? […]