Kerobiak atera du bere bigarren albuma, “Papera eta kartoia”

"Papera eta Kartoia"
"Papera eta Kartoia"

Goiz batzuk badira, zerua urdina dutenak.

Eta dutxaren ondorengo freskurak beste zapore bat duenean, beste usain berri bat gehiago deskubritzeko gai zaren goiz horietako batean. Korrika egiteko gogoa duzun goiz horietako batean sartu nahi zaitu Kerobiak.

Zaborra gustora jasotzeko gai zaren goiz horietako batean. Papera eta kartoia edukiontzi urdinean sartzen dituzun goiz horietako batean barneratzen zaitu disko honek. Artikoan bainu bat hartzeko, eta ez ondoratzeko adorez janzteko gai diren doinuak. Energia, alaitasuna eta lasaitasuna batera. Hotz eta kixkalgarri aldi berean talde iruindarraren lana.

Kantu guztiak doan jaisteko aukera ematen dute haien web-orrian.

Ekaitza bainuontzi batean