Joxe Azurmendi: “Niretzat euskara euskaldunen komunitatea da”

karrikiri_0Abenduan atseden txikia hartu ondoren, heldu den urtarrilean berriro helduko diogu Karrisolasa ekimenaren beste saio bati eta urte berrian Joxe Azurmendiri egindako elkarrizketa bat hartuko dugu hizpide.

 

Abenduan atseden txikia hartu ondoren, heldu den urtarrilean berriro helduko diogu Karrisolasa ekimenaren beste saio bati eta urte berrian Joxe Azurmendiri egindako elkarrizketa bat hartuko dugu hizpide (“Administrazioa Euskaraz” 74. aldizkaria).

Horrela bada, hitzordua urtarrilaren 18an izanen da, betiko moduan, 19:00etan Karrikiri elkartearen egoitzan (Iruñean, Xabier karrika 4).

Gure web gunean, www.karrikiri.org, aurkituko duzu PDFan esandako elkarrizketa. Har ezazu irakurtzeko parada eta, interesa baduzu, gogoratu Karrikiriko ateak zabalik izanen dituzula. Ongi etorri!