Karlos VII-aren marabedi bakarra – Azken Mailu Dantza

Karlos VII-aren marabedi bakarra – Azken Mailu Dantza –  

Karlos VII-aren marabedi bakarra – Azken Mailu Dantza

Garaialdia: Karlos VII. Nafarroako erregea, Karlos IV. Espainietako erregea

Mota: Marabedia

Urtea: 1789

Txanpon-etxea: Iruñako txanponetxea

Ertza: Irregularra, txanponbudin edo kospel oktogonala

Ertzaren Grabatua: ————–

Metala: kobrea

Diametroa: 19 mm

Pisua: Ale honek 2,71 gr, nominalki 3,04gr inguru

Kopurua: Ezezaguna, 1781. urteko gorteek 12.000 dukat, 4.704.000 ale marabediren lanketa eskatu zuten

Txanpongintza: Mailu bidez

Txanponetxeburua: Esteban de Espinel, txanponetxeburu nagusiaren botere ahalduna

Grabatzailea: Ezezaguna

Aurrealdea:

Aurrealdeko Hitzak: CAROLUS+VII+D+G.

Aurrealdeko Deskribapena: CAR izkiek osatutako monograma koroatua. Monogramaren azpian, zazpigarren zenbakia, zenbaki erromatarretan. Aurrealdeko hitzak bi zirkunferentzia punttudunen artean landuak dira. Hitzen arteko banaketa lau hostozko lorea dela dirudi.

Aurrealdeko Hitzulpena: Karlos VII, jainkoaren graziari esker…

Atzealdea:

Atzealdeko Hitzak: NAVARRE+REX+1789

Atzealdeko Deskribapena: Nafarroako armarri koroatua P eta A izkien artean. Izki hauek Iruñako txanponetxearen ezaugarri dira XVIII mendearen zehar landutako txanponetan. Atzealdeko hitzak bi zirkunferentzia punttudunen artean landuak dira. Hitzen arteko banaketa lau hostozko lorea dela dirudi. Azkenik, txanpon lanketaren urtea, 1789.

Atzealdeko Hitzulpena: Nafarroako errege

Joan den Ekainak 8an, Madrilgo enkantetxe ezagun batean Alvarez de Toledo nafar txanpongintza bilduma bikainaren enkantea jazo zen. Txanpon ale bikainak batzen zituen bilduma honek eta ondorioz, ikusmin eta parteartzaile ugari bildu zituen enkante honek.

Dirua barra barra isuri zen, ale gutxi batzutan erremateek 5000 eurotako muga jo zuten, baina orokorrean aleen erremate prezioak nahiko handiak iruditu zitzaizkidan.

Ni neu ere han bildu nintzen, esandako ordu eta egunean internet bidez. Gogoan edo jomugan nituen aleak oso apalak ziren. Alde batetik Berdabio bertsolariaren sarrera barnean den Pernando II. aren 1748. urteko marabedi bat nuen buruan. Aurrekontu murritza nuen eta prezioa igotzen zihoan einean, berehala konturatu nintzen honako honetan pasa egin beharko nuela.

Bigarren helburua, sarrera honen goiburu eta argazki den Nafarroako Karlos VII-aren marabedia zen. Kasu honetan, nire iritziz alearengatik behar baino gehiago ordaindu nuen arren, aurrekontuaren barnean geratu nintzen. Erabateko poza hartu nuen, ziur aski inbertsio bezala negozio txarra egin nuen arren. Jakina da arlo honetan tratante profesional eta batez ere enkantetxeek egiten dutela negozioa, zaleak zale gara eta gure poz haundi eta txikietan jasotzen dugu plazerra.

Ez da lehenengo aldia, Karlos VII.-aren 1789. urteko marabediaren arrastoan ibili naizela. 2020. urteko uztailean beste ale bat eskuratu nuen Bartzelonako enkantetxe batean. Hala ere, posta igorpenaren garaian, norbaitek enkantetxearen latinezko urre hitzaren izena gutun azalean irakurri, eta sekulako altxorra eskuratzen zuela pentsatuz, azala moztu eta txanpona lapurtu zuen. Auskalo non den orain, hemen azpian erakusten dudan ale hau, Bartzelona eta Alemania arteko posta bidearen bazterren batean!

Jarraitzen du…

Karlos VII-aren marabedi bakarra – Azken Mailu Dantza | Euskal Txanpongintzaren Historia (monakotik.com)

Karlos VII-aren marabedi bakarra – Azken Mailu Dantza

Euskal Txanpongintzaren Historia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude