Karen Dalton eta Felix Kubin musikariei buruzko lanak saritu ditu Dock of The Bay jaialdiak

Karen Dalton eta Felix Kubin musikariei buruzko lanak saritu ditu Dock of The Bay jaialdiak –

Abenduaren 13tik 18ra bitarte Dock of The Bay, musika dokumentalei buruzko zinemaldia izan da Donostian. Jaialdiak Karen Dalton eta Felix Kubin musikariei buruzko lanak saritu ditu, ex aequo.

Greenwich Villagerekin lotutako folk kantari Cherokee ezezagun samarra zen Dalton, eta Korg organoarekin musika elektronikoa egiten duen gizon alemaniarra Kubin. Lehenari buruzko filma da “A Bright Light: Karen and the Process”  eta bigarrenari buruzkoa “Felix in Wonderland”.

Epaimahaia Nacho Vegas, Garbiñe Ortega eta Koldo Almandozek osatu du. Beraien esanetan, «zuzendariak, Karen Daltonen irudi aitortu bezain ezezagunarekiko egindako hurbilpen poetiko eta pertsonalagatik, musikariaren sormen unibertsoa eta testuinguru historikoa azaltzerakoan; arrakasta eta porrotaren inguruan egindako hausnarketagatik, eta mamu baten bilaketan proposatzen duen bidaiarengatik» saritu dute “A Bright Light: Karen and the Process” (Emmanuelle Antille -Suitza, 2018-) dokumentala. “Felix in Wonderland” (Marie Losier -Frantzia, 2019-) lanaren kasuan, «Felix Kubin bezalako pertsonaia eta bere mundua azaltzeko modu libre eta ludikoarengatik; filmak, hedonismoa, sormena eta bizipoza goraipatzen ditu, zuzendaria eta musikariaren artean jolas kreatibo modukoa eraikiz. Hau guztia zinematografikoki harrigarria den zorroztasuna erakutsiz».

Bi lan horiez gain, “Disco Confessions: John Morales, a Life in the Mix” (Javi Senz -Espainia, 2019-) pelikulak ere jaso du bere saria; kasu honetan publikoarena. Sari banaketa Antzoki Zaharrean izan zen, herenegun gauean.

Karen Dalton eta Felix Kubin musikariei buruzko lanak saritu ditu Dock of The Bay jaialdiak
Argazkia: Maite Arbizu.

musikariei buruzko lanak saritu ditu Dock of The Bay jaialdiak