Kapuko Aldizkariaren 2. zenbakia kalean da

2.zenbakia

Lehenengo zenbakiko ilusio berberarekin kaleratu dute bigarren zenbakia Kapuko Aldizkariko kideek.

 

Bigarren zenbaki hau hirukoitza egin dute, uda honetan Kapukoren irakurleek zer irakurri izan dezaten. Hiru sinadura gonbidatu: Jose Inazio Basterretxea, Itxaso Paia eta Jose Mari Pastor. Hamaika Telebista, SodaTV interneteko edukiak egiten dituen ekoiztetxea eta Gaztezulo aldizkariaren barrenak ikusi ahal izango dira bigarren zenbaki honetan. Elkarrizketa ugari: Jabi Elortegi zuzendari, gidoigile eta errealizadorea; Julian Iantzi, Felix Linares, Maribel Aizarna… eta askoz gehiago 2. zenbaki honetan. Nobedade moduan gainera asteburu pasa bat zozketatuko dute Zuberoan bi lagunentzako. Aldizkaria deskargatu ahal izateko: www.kapukoaldizkaria.tk helbidean egin daiteke.

Kapuko Aldizkaria, Kazetaritza, Publizitatea, Komunikazioa eta beste hainbeste gai lantzen dituen aldizkaria da. Bisitatu sarean: www.kapukoaldizkaria.tk