Kantu bat hilabete bakoitzeko

neguaHasi da iraila, eta askorentzat amaitu dira oporrak. Marea biziak, eguraldia okertzen… Baina baita hori baino gehiago ere. Gaur, goiz goizetik, iraila hitza izenburutzat duten abestiak zabalduko dituzte askok orotariko sare sozialetan. Haiei lana errazteko asmoz, irailetik hasi eta 12 hilabetetarako aukera bana bildu ditut hemen.

Iraila

Gaurko egunez, ohiko hautua Berri Txarrak taldearen Haria diskoko ‘Iraila’ abestia da. Baietz zure lagun erdiek facebook-en zabaldu.

“Iraila izango zen, hitzak urtaro batetik bestera bidaltzen genituen, izen gabeko txorien antzera”…

Baina masatik aldendu eta zure burua nabarmendu nahi baduzu, aukeran hobe da izen bereko Balerdi Balerdiren kanta aukeratzea. “Hasiak dituk helatu dendak hersten…”

Urria

Urria hastean, sare sozialak atontzeko U2-ren ‘October’ akaso da akaso ezagunena, baina alternatiba gisa, beste hau: Pet Shop Boys  bikote britanikoaren ‘My October Symphony’. Halakoen zale bazara, Green Day-ren ‘Wake Me Up When September Ends’ ezagunak ere balio lezake.

Azaroa

Azaroan klasiko bat: Guns N’ Roses-en ‘November Rain’. Gainera, Axl Rosek aipatu izan duenez, Pet Shop Boys-en urrirako sinfonia du inspirazio iturri. Urtaroa baliatuta eta euskarazko musikara etorrita, bolada sentibera igarotzen ari direnentzat Ken Zazpiren ‘Ezer ez da betiko’ abestia izan daiteke aukera: “Udazken arratsaldetan…”

Abendua

Mikel Urdangarinen ‘Abendua’ abestia aipatuta ere, originalagoa da bigarren hau hautatzea: The Four Seasons – ‘December, 1963 (Oh, What A Night)’.

Urtarrila

Urtarrila iritsi eta asmo onez betetzen bagara ere, ez dira horrenbeste hilabetea aipatzen duten abestiak, akaso gabon kantekin nahikoa dugulako. Hala ere, proposamena: Barbara Dickson, eskoziarren omenez.

Otsaila

Aurreko abestiak ere balio du otsailerako, baina ez errepikatzeko alternatiba Foo Fightersen ‘February Stars’ da.

Martxoa

Badira martxopa aipagai duten kantuak, baina guztie horien gainetik hona ekartzea merezi duena udaberriari bide egiten dion ‘Negua joan da ta’ da. Ez da oraindik asmatu Zea Mays taldearen lanarekin lehiatu dezakeen abestirik, ez martxoaren amaiera aldera behintzat.

Apirila

Apirilerako beste klasiko bat, Deep Purple taldearen ‘April’, Jon Lord eta Richie Blacmore-k konposatua. Musika tresna kopurua eta abestiaren konplexutasuna medio, sekula ez zuten zuzenean jo. Zorionez, apirilean edo ez, sarean entzuteko aukera dugu. Sabinari oraindik nazka ez diotenek ‘Quién me ha robado el mes de abril?’ ezaguna ere balia dezakete lagunen atsegite eta bertxioak jasotzeko ahalegina egiteko.

Maiatza

May hitza darama tituluan, eta aitzakia hori nahikoa izan daiteke Rod Stewarten abestiari toki egiteko. Baina bestela, The Bee Gees-en ‘First of May’ da alternatiba.

Ekaina

Ray Davies Donostiako Jazzaldian izan da aurten, erakutsiz bere urterik onenak igaro zirela aspaldi. The Kinks taldearen abesti honek ekaina hasteko balio du, bidean galdutako ahotsaren omenez bada ere.

Uztaila

Uztailerako ere aukera asko dauden arren, proposamena OCS edo Ocean Colour Scene talde ingelesaren ‘July’ abestia da. On dagizuela.

Abuztua

Van Morrison saxonofista gisa hasi zen, eta gero azalpenik behar ez duen ibilbide luzea egin du. Bere diskografia oparoko abestien artean da abuztu haize hotza aipatzen duen beste hau:

Kantu bat hilabete bakoitzeko

Lander Arretxea

NIRE KONTRA ESANAK

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude