Kantapela: Xendarineko ahizpak

Kantapela: Xendarineko ahizpak

Kanaldude telebista kateko Kantapela saioa ez nuen ezagutzen gaur arte. Sareen bitartez Xendarineko ahizpek abestutako ‘Ihesa zilegi balitz’ (Xabier Leteren hitzak, Mikel Laboaren musika) kantuaren bertsio eder honen bidez ezagutu dut.Zuk ere halako ahotsez gozatzeko eskubidea duzu, hor duzu ba!

6 pentsamendu “Kantapela: Xendarineko ahizpak”-ri buruz

  • Ederra! 🙂
    Hona hemen beste bertsio bat!
    http://www.youtube.com/watch?v=eqyHgMJe6rc

  • Zein baino zein ederragoa.

    • Lausengu heteropatriarkalei ez!!!! Lotsa zuri… XXI. mendean al gaude???

      • Goibeltz, nire ustez abestiaren bi bertsioei buruz ari zen Alex…

      • Azken iruzkin honi… Alexek ez dakit zehazki zein asmorekin idatzi duen, baina esan beharra dut nik ere bi bertsioengatik ari zela pentsatu dudala.
        Emakumeak zapalkuntza besterik ezagutu ez duen gizarte patriarkal honetan gauzak aldatu beharra dago, baina interpretazio okerrik gabe… Sinbolo eta egintza matxistak bilatzeko obsesio horretan iruzkin inozenteena ere erasokortzat hartzen da. Ez arrazoirik gabe, baina arrazoiarekin ezta ere… Gizarte matxista honetan, hezi gaituzten modua eta inguruneagatik, emakume/gizonezko feministena ere matxista da zati handi batean. Erasokorragoa izan da nire ustez zure iruzkina berea baino, beraz, gauza bat besterik ez dut esan nahi: Feminazismoari stop!! Eraiki dezagun gizarte feminista bat, baina ez ditzagun gure arbasoek egin zituzten akatsak berriro egin, ez jetsi beraien mailara…

  • benetan , ozo ona . zorionak