Kameleoia bertsotan

Hori da aurtengo Bertso Egunaren berrikuntza nagusietako bat, hau da, 50 zalek bertsolarien ondoan ikusi ahal izango dutela ikuskizuna, bertatik bertara. Horretarako prest daudenek emaila bidali behar dute sustapena@bertsozale.com eposta helbidera lehenbailehen.

Honako bertsolariak ariko da Bertso Egunean, 18:00etatik aurrera: Julio Soto, Jone Uria, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Sustrai Colina, Xebastian Lizaso, Andoni Egaña, Jon Maia, Iker Zubeldia, Alaia Martin, Arkaitz Estiballes, Aitzol Barandiaran eta Igor Elortza. Seikote gazte batek hezurmamitu du jaialdia: Julio Sotok, Jokin Castañosek, Unai Gaztelumendik, Jone Uriak, Egoitz Aizpuruak eta Alaitz Rekondok. Kameleoia aukeratu dute Bertso Egunaren irudi; animalia horren eta bertsolarien artean antza badagoela irudikatu nahi izan dute. Izan ere, kameleoiak azalaren kolorea moldatzen du egoeraren arabera eta bertsolariak ere bere burua unean unekoari egokitzeko gaitasuna izan behar du. Kursaaleko emanaldirako sarrerak 18 eurotan daude salgai.

Azken urteetan bezala, bestalde, goizean bertso giroa izanen da Parte Zaharrean eta arratsaldeko saioa bukatuta, bertsotan jarraituko dute Kursaal ondoko Ni Neu jatetxean elkartzen direnek.

Euskal Herriko Bertsolazale Elkarteak eta Donostia Kulturak antolatzen dute Bertso Eguna eta Kutxak babesten du.

Bertso eguna 2011

Irudia | Bertso eguna 2011 | Ezezaguna | Creative Commons By SA

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.

2 pentsamendu “Kameleoia bertsotan”-ri buruz