Kaleko poeta: Poesia komuneko paperean

MTE4OQ==

Komunikazioa maite dudan heinean, ezin arbuiatu poesia fantastikoa, ezin alboratu olerki errukarriak, eguneroko errutinaren fantasia dramatikoa biluzten duten istorioak. Komunikatzea ez da batere erraza. Sentipen bat, une bat, begirada bat, ezinegon bat idazteak, transkribapen lan brillante bat eskatzen dio idazleari. Burutik pasatzen zaizkigun hamaika ñabardurak, ahazten errazak direnak, ahulak hasiera batean, paperaren gainean indar izugarria irabazten dute, olerkiari edo une horren deskribapenari, identitatea emanaz. Egun txar bat edonork oroi dezake, baina egun hori paperean betirakotzea eta beste norbait irakurtzean identifikatua sentitzea gutxi batzuen bertutea da.

Kafetoreron Bi anaiak akzioan ikustean ez nuen poesia ikusi, ez eta rapeoa. Ez nuen rapeo poematuaz gozatu, ez. Ez nuen poema rapeatuekin burua aurrera eta atzera mugitu. Kafetoreron Bi anaien artelana ikusten ari nintzela protagonista sentitu nintzen kontatzen zituen istorioetan. Barren barreneko sentimenduak azaleratu zizkidan, egunero bizi ditudan kontuak fantastiko bihurtu nituen Imanolen eta Mattinen laguntzaz. Tira agian nire paranoiak dira; baina orain, kalean ibiltzen noanean, Amaloi kafetegian asteburu goizetan edo komun zuloan bertan, Imanolen poemak edonon aurki ditzaket.

>>Argazki gehiago hemen

MTE5MA==

Irudia | Kafetorero: Bi anaia komuneko paperean. Mattin eta Imanol Epelde | O.A | Creative Commons By SA
Irudia | Bi anaia komuneko paperean. Imanol Epelde | O.A | Creative Commons By SA
bi anai, Bi anaia, Imanol Epelde, Kafetorero, komuneko paperean, Mattin Epelde, olerkiak, poemak, poesia, Xabier Etxeberria
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude