Kafe Torerok bostgarren urtea hasiko du gaur 21:30etan Euskalduna tabernan

duhalde

“Xabier Etxabe, Xabier Etxeberria eta Euskalduna tabernako jabe Felix Bordak Zarautzen kultura arloan hutsuneak zeudela eta, antzerki, musika edo poesia errezitaldiak antolatzea erabaki zuten. Bi ezaugarri hartu zituzten irizpidetzat: emanaldiak kalitatezkoak eta doan izatea. Gauzak horrela, lehen puntua betetzeaz Etxabe eta Etxeberria arduratu ziren; bigarrenaz, berriz, Borda. Horrenbestez, artistekin harremanetan ipintzea izan zen lehenengo bien lana, hirugarrenak, berriz, emanaldietarako taberna utzi zuen, artistei ordaintzeaz gain. Artean 2004ko bukaera zen.
Bestalde, herrian edota inguruan euren lanak jakitera eman nahi baina ezinean dabiltzan artista berriei edota ez hain berriei bultzada eman nahi diete antolatzaileek, eta bide batez, zarauztarren artean bizitza kulturala sustatu.
Bost urteren buruan, ildo beretik jarraitzen saiatuko da Kafe Torero. Era honetan, musika, literatura nahiz antzerki saioak tartekatuko dituzte urria-ekaina bitartean. Hilabeteko azken ostegunetan herritarrek zein kanpokoak hitzordua izango dute, beraz, Euskalduna tabernan, gertuko kultura arloko pertsonaiak ezagutze aldera.”  (Iturria: Urola Kostako Hitza)

Kafetorero.com

Ekaitza bainuontzi batean