[Kafe Aleak] Lisabören “Ezlekuak”

[Kafe Aleak] Lisabören “Ezlekuak” –

[Kafe Aleak] Boris Vianen "Desertorea"

.

Lisabö

“Ezlekuak (Bidehuts, 2007)

.

“Ezlekuak” atera zenean gauza ugarik itotzen ninduten eta kontzertuak gauza horiek saihesteko modu bat bilakatu ziren. Ez zegoen herritik ihes egiteko aitzakia hoberik. Aroa deitu, Lisabök non jotzen zuzen begiratu, zakua eta piknika prestatu, furgoneta hartu eta bideari ekin. Prestaketa lan guztiak zirraragarriak ziren, baina zuzenekoaren unea iristen zenean benetako emozio leherketa bat izaten zen. Soinu haiek guztia ahantzarazten zidaten. Plazera, negarra, nostalgia nahastuta… zentrifugatzen ari den garbigailua bezalakoa izaten zen.

[Kafe Aleak] Lisabören "Ezlekuak"Baziren Orkatz tabernan lan egitea tokatzen zitzaidan asteburuak. Taberna klase ugariko bilkura anitzen topaketa zen. Bertan musikak beti garrantzia izan zuen eta Lisabö edozein momentutan entzun zitekeen.

Ezlekuak” diskoaren bira bukatu eta gutxira Orkatzen garaia ere amaitu zen. Taberna itxi behar izan zuten eta guztiak pixka bat umezurtz geratu ginen, hainbete maite dugun musika non entzun jakin gabe. Aldaketa unea zen. Lisabö lokalaren babesera bueltatu zen. Ionyuk taldea uztea erabaki zuen eta Xabik hartu du bere lekua. Orain zuzeneko berrietarako grina handia dut. Xabi alboan edukitzea asko botako dut faltan, baina ikaragarri poztuko nau hainbeste gustatzen zaion taldearekin jotzen ikusteak. “Ezlekuak” beti izan da garrantzitsua niretzat. Hainbesteko indarra duten bi bateriak, gitarren negarrak, baxuaren sostengua eta ahots lazgarriak. Baina ez hori bakarrik. Gauzak adierazteko Martxel Mariscalen hitzek duten zorroztasuna ere badago. Guzti horiek batera benetako altxorrak diren kantuak osatzen dituzte. Entzuten ditudan bakoitzean bizkarrean zehar hotzikara bat sentiarazten didaten sentimendu kontrajarriez beterik dauden kantuak.

Disko bat aukeratzea proposatu zidatenean ezinezkoa iruditu zitzaidan, asko eta asko etortzen zitzaizkidalako burura. Baina gutxi dira “Ezlekuak” bezlala hasieratik bukaeraraino gustuko ditudanak. Batzuetan gainera ez da oso urrun jo behar harribitxiak topatzeko. Eta bizi naizen gure badia hau musika oso ona egiten duten artistez beterik dagoela uste dut.

Disko hau mugarria izan da nire bizitzan.

Eskerrik asko, Lisabö.

.

Ruth Sanchez Uzkudun (Irun, 1977)

.

“Kafe aleak” liburua erosteko
[Kafe Aleak] Lisabören “Ezlekuak” [Kafe Aleak] Lisabören “Ezlekuak” [Kafe Aleak] Lisabören “Ezlekuak”