Kadaré handia

1315395w.jpg

Oker egon naiteke, baina esango nuke gaur Ismail Kadaré idazle albaniarrarekin izan dugun elkarrizketa, 10 urteotan ukan dugun intesgarrinetako bat izan dela. Aste batzuk barru ikusi ahal izango da, frantsesez eta azpidatzirik, Sautrelan. Gauza eder askoak esan ditu Albaniako egoeraz, huntaz eta hartaz, baita literaturaz ere. Esan du, besteak beste, literatura on guztia beti izan dela, dela eta izan behar duela moderno. Ez dagoela beste biderik.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Zer duzu buruan “Kadaré handia”-ri buruz

  • […] Ismail Kadaré Atzo Guggenheimen izan nintzen beste bi lagunekin batera, Ismail Kadaré idazle ezagunaren hitzaldia entzuteko asmoz. Alhondiga fundazioak antolatu zuen ekitaldia, “Gutun Zuria” jardunaldien barruan.Ordubeteko tartea eman zieten itzultzaileari, interpreteari eta idazleari biografiaz eta autobiografiaz jarduteko. Kadaré erlojua eskuan iritsi zen mahaira, eta hantxe eduki zuen ekitaldi osoan.Halako batean, itzultzaileak (elkarrizketatzaileak) galdera burutsu horietako bat egin zion Kadaréri:Duela berrogei urte Harrizko kronika liburuan agertu zenuen umezaroko giroa berriro landu duzu azken lanean. Nola hurbiltzen da idazlea ume-denborara berrogei urteren buruan?Erantzun labur eta zorrotza eman zion idazleak:Ez da autobiografia bat.Itzultzaileari barre inozoa atera zitzaion, eta totelka beste era batera egin zuen itauna. Kadaré-ren erantzuna ezin argiago izan zen:Bai, galdera arras interesgarria da, baina oso denbora gutxi dugunez, denbora larregi beharko nuke hori behar bezala azaltzeko, eta hobe izango da beste galdera bat egiten badidazu.Handik atera ginen ez genekiela idazlearen moxtasuna bere errua zen edo antolatzaileen moxtasuna ote zen kulpantea. Nori bururatu zaio Kadaréren literaturaz hain labur jardun daitekeenik (esan osteko interpretazioa tartean dela, gainera!)? Zertarako antolatzen dira halako ekitaldi interruptusak?Hasier Etxeberrriak, berriz, loriaturik entzun omen dio Kadaréri. “Sautrela”n ikusi beharko. Bitartean, Berriako elkarrizketa aski izango ahal da. […]