Julien Vinson euskalaria eta Iparraldeko herriei buruzko erran zaharrak (II)

Julien Vinson –

Julien Vinson euskalaria eta Iparraldeko herriei buruzko erran zaharrak (I)

 

ZUBEROAKO ETA BIARNOKO HERRIEI BURUZKO ERRAN ZAHARRAK (II)

Julien Vinson

1.- Proseskariak (10) Iruriko.

2.- Banitatusak (11) Atharratzeko.

3.- Bilañak (12) Omizeko.

4.- Lohiz estaliak Zibozeko.

5.- Asto handiak Astüeko.

6.- Itzal jankinak Liginagako.

7.- Arrantzaliak Athereiko.

8.- Ezpel zanko okerrak Ligiko.

9.- Kontrabandista salbajiak Santa Graziko.

10.- Jente karesant (13) , koki (14) handiak Larraineko.

11.- Intzaur jale handiak Lakarriko.

12.- Andrekari (15) handiak Altzaiko.

13.- Dantzari handiak Altzaibehetiko.

14.- Laminak Arhaneko.

15.- Eroak Etxebarreko.

16.- Jente txarrak Lexantzüko.

17.- Higanautak (16) Montoriko.

18.- Agaramuntes (17) urgüllutsiak (18) Hauzeko.

19.- Xerxebrütak (19) Landako.

20.- Karraterak (20) Dantseko.

21.- Broia (21) jale handiak Eretako.

22.- Bühame müstrüak (22) Aramitzeko.

23.- Jente itsusia Inhasiko.

24.- Bahanka (23) biltzailiak Eskiulako.

25.- Xorro (24) gorriak Barkoxeko.

26.- Phapakariak (25) Arrokiagako.

27.- Jente herrestak (26) Sohütako.

28.- Jente txarra Mauleko.

29.- Gaizki ikasiak Garindaineko.

30.- Jente desunesta Urdiñarbeko.

31.- Eskalanpu (27)  handiak Altzürüküko.

32.- Bühamiak Muskildiko.

33.- Erlijione gabiak Pagolako.

34.- Xarpheruak (28) Lanbarreko.

35.- Uhuñak (29) Añarbeko.

36.- Ardatxeruak (30) Bildozeko.

37.- Killakari (31) , jokülariak, Ürrüstoiko.

38.- Basa saintü zanko mehiak Larroriko.

39.- Tralatant (32), burhauti (33), gezürti, trünpürrak (34) Mithikileko.

40.- Izoztatü, minakaisto (35), gorejankin  (36), pergüt (37), eskele (38),

güsak (39) Ospitaleko.

 

(Sohütako Jean Elixirigiti-Hegillorrek 1869an emandako datuak)


BESTELAKOAK:

1.- Lohidestak (40) Zibozeko.

2.- Gose jandinak (41) Astüeko.

3.- Laminak Athereiko.

4.- Salbajiak santa Graziko.

5.- Jente karesant, bena fripuak (42)  Larraineko.

6.- Arto jale handiak Lakarriko.

7.- Jokülariak Altzaiko.

8.- Arnegü (43) egiliak Arhaneko.

9.- Jente erhoak Etxebarreko.

10.- Karakoil biltzaliak Eskiulako.

11.- Jinko (44) faltsiak Barkoxeko.

12.- Serora bühürtiak (45) Sohütako.

13.- Kantari handiak Alozeko.

14.- Intzaur jale handiak Zunharreko.

15.- Kartakariak (46) Larrabileko.

16.- Kota (47) gorriak Sarrikotako.

17.- Belhagiliak (48) Bildozeko.

18.- Sonü egiliak (49)  Onizeko.

19.- Bühamiak Mendikotako.


OHARRAK:

10.- Proseskaria: Liskartiak.

11.- Banitatusa: Zuhurra, diruzalea.

12.- Bilaña: Bilaba, jende gaiztoa.

13.- Karesant: Maitakorra.

14.- Koki: Kokina, bihurritxoa.

15.- Andrekari: Andrezalea.

16.- Higanauta: Pirinio aldeko protestantea.

17.- Agaramuntes: Agramondarra.

18.- Urgüllütsia: Harroa.

19.- Xerxebrüta: Auzi bilatzaileak.

20.- Karretera: Bide egilea.

21.- Broia: Urez eta arto irinaz egindako salda.

22.- Bühame müstrüa: Ijito ikaragarri handia.

23.- Bahanka: Barea.

24.- Xorro: Sabela.

25.- Phapakari: Borrokalaria.

26.- Herresta: Zarpaila, zabarra.

27.- Eskalanpu: Eskalapoia, zurezko oinetakoak.

28.- Xarpherua: Traperoa.

29.- Uhuña: Ohoina, ebazlea, lapurra.

30.- Ardatxerua: Ardatz egilea.

31.- Killakari: Bolo jokalaria.

32.- Tralatant: Zaldi tratantea.

33.- Burhauti: Akats bilatzailea, betikontra.

34.- Trünpürra: tranpatia.

35.- Minakaisto: Musu triste.

36.- Gorejankin: Gosez bizi dena. Goseti handia.  Txiro samarra.

37.- Pergüt: Miserablea. Arrunt txiroa.

38.- Eskele: Eskalea.

39.- Güsa: Zarpailote handia.

40.- Lohidesta: Lohiaz guztiz zikindua.

41.- Jandina: Guztiz gosetia. Gosez hiltzen ari dena.

42.- Fripua: Kokina, bihurritxoa.

43.- Arnegü: Hitz zatarra.

44.- Jinko: Jainkoa.

45.- Serora bühürtia: Erlijiobidea utzitako mojak.

46.- Kartakari: Karta jokalaria.

47.- Kota: Gona.

48.- Belhagilia: Sorgina.

49.- Sonü egilia. Biolin jolea.

Julien Vinson
Joseba Aurkenerena

Euskaltzalea eta irakasle-ohia

Zer duzu buruan “Julien Vinson euskalaria eta Iparraldeko herriei buruzko erran zaharrak (II)”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude