Julene Azpeitia lehiaketan ipuinak aurkezteko azken egunak

Julene Azpeitia lehiaketan ipuinak aurkezteko azken egunak Uztailaren bukaeratik irekita da Julene Azpeitia literatur lehiaketara lanak aurkezteko epea. Irailaren 30ean bukatuko da epe hori, eta beraz, ipuinak aurkeztu nahi dituztenek azken egunak dituzte. Oraindik garaiz zaude buruan darabilzun ideia hori paperean idatzi eta lehiaketan parte hartzeko!

Lehiaketa hau euskarazko literatur sorkuntza bultzatu asmoz antolatzen da, eta aurten 27. aldia izango du. Oinarriak ikusteko klik egin hemen. 

Aurreko urteetan saritutako ipuin guztiak eskura daude hemen.

Julene Azpeitia lehiaketan ipuinak aurkezteko azken egunak