Juan Karlos Merino: idazle, euskaltzale eta erotiko

Juan Karlos Merino: idazle, euskaltzale eta erotiko

Otsailak hiru egun zituela hil zen Juan Karlos Merino idazlea (Azkoitia, 1967-2017). Bere gurasoak etorkin gaztelarrak ziren, eta 22 urte bete zituenean euskara ikasteko deliberoa hartu zuen, baita ondo ikasi ere.

Juan Karlos Merino: idazle, euskaltzale eta erotikoEz dira ugari gurean literatura erotikoari bilduma oso bat eskaintzen dioten argitaletxeak. Sona gehien izan duen kasuetako bat litzateke, akaso, Txalaparta argitaletxeak kaleratu zuen Literotura izeneko bilduma. 1998an Euskal idazleen ipuin erotikoak liburuarekin ekin zioten ibilbide harri, eta geroztik makina bat izenburu berri gehitu dizkiote euskal literatura erotikoaren zerrendari. Oholtza hartan izan zen Merino, Itxaro Borda, Harkaitz Cano, Jasone Osoro eta beste zenbaitekin. Narrazio erotiko bana eskatu zitzaien hainbat idazleri, eta hemezortzi lumek jantzi zuten kantu berri bat zekarren txori erresinula hura. Ospe handiko idazleak zeuden, baita hasi berriak ere, jakinduria eta freskotasuna uztartzen, esperientzia eta gaztetasuna nahastuz.

“Arrosa petaloak” da Merinok sail honetarako idatzi zuen ipuina.

Lan gehiago plazaratu zituen ondoren: 2002. urtean, Kondoi urrunak ipuin bilduma kaleratu zuen (Txalaparta); 2004ean “Dunak” (Txalaparta); eta, bi urte geroago, 2006an, beste narrazio bilduma bat: Kaleko ipuinak (Elea).

Maxixatzen Azkoitiko (Gipuzkoa) astekaria da. 4800 aleko tirada du eta herriko etxe guztietara doan banatzen da ostiralero. Kolaboratzailea zen Merino tokiko komunikabidea jaio zenetik, herriko sortzailea izaki. Idatzi mota ezberdinekin garatu zuen bere elkarlana: zutabeak, artikulu luzeak, ipuin laburrak, kontakizun luzeagoak… Elkarteko lanetan ere aritu zen, euskaltzaletasuna bultzatzen, baita Maxixatzen proiektu komunikatiboari jendaurrean babesa ematen.

Juan Karlos Merino: idazle, euskaltzale eta erotiko
Juan Karlos Merino (iturria: Berria)

Aldizkarian egin zituen idatzi ezberdinak daude web orrian. Nabarmentzekoa da, besteak beste, “Beste bizitza batean” kontakizun haria, atal laburretan plazaratua.

Hedabideak berak kaleratu duen idatzian honakoa adierazten du: “sentiberatasun handiko pertsona izanik, ibilbide literario ez ohiko bezain interesgarria jorratu du Merinok, eta narrazio erotikoetan nabarmendu izan da bereziki. Merinok euskara elkartean eta herri-komunikabidean egindako ekarpena eskertu nahi du Maxixatzenek lerro hauen bidez. Omenaldi xume gisa, bere hitzak ekarri nahi ditugu gogora. Horra, 2012ko uztailean, Aitor Arrutik Merinori egindako elkarrizketa”.

Juan Karlos Merino: idazle, euskaltzale eta erotiko