Joxean Muñozek Tabakalerako zuzendariak dimisioa eman du

MjM1MA==

Gaur gertatu da jende askok espero zuena, baina, egia esan, lehenago ere gerta zitekeen halakorik, birritan gutxienez bota izan baitute ugazabek kanpora Muñozek eta bere taldeak aurkeztu izan dituzten plangintzak.

Handiuste eta indefinixzioz beterik egon den egitasmoari, krisiak eta agindutako inbertsioentzat emaitza lausoak eman diote azken labankada.

Honela dio Muñozen bere adioan: Espero zen gauza bat da berau, birritan gutxinez bota baitute ugazabek kanpora berak aurkeztu izan dituen plangintzak.

Hitz gutxi, baina zehatzak erabili ditu Muñozek bere adioan:

“Tabakalera proiektua, ikuspegi arkitektonikotik zein kontzeptualetik birplanteatu eta birdimentsionatzeko prozesua abian jartzeko Administrazio Kontseiluak hartu duen erabakiaren aurrean, urte hauetan zehar defenditu dudan proiektuarekiko koherentziagatik eta garatu ditugun kontzeptu eta ideiekiko eta proiektuan inplikatu ditugun pertsona eta erakundeekiko konpromisoagatik, Tabakalerako zuzendari nagusi gisa nire dimisioa aurkezteko erabakia hartu dut.

Administrazio Kontseiluak urte hauetan zehar nigan jarritako konfiantza eskertu nahi dut, eta batez ere, Tabakalerako lantaldearen adorea eta jakintza.”

Herenegun ere eman genizuen Tabakalerakoaren berri.

Ikusi egin behar zein bazterretatik erakutsiko duen hurrengo Tabakalerak muturra, baian, egia esan, marka guztiak bete ditubgauza batean: jaio baino lehen, denen ahotan ibiltzean.

Irudia | Tabakalera | Andoni Tebar | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.