Joxe Azurmendiren Manifestu atzeratuarekin hasiko da Literatura Eskola

Bartzelonatik, bi gonbidatu berezi: Maria Colera eta Ibai Atutxa. Literatura eskolako lagun dira, irakasle ari dira han, Bartzelonan, idazten dute, sortzen dute, asko irakurtzen dute, eta interpretatu. Eta hausnartu. Euskal Etxean ere aritzen dira, eta asteburua gure artean emango dute, beren beregi gugana etorrita. Manfiestua atzeratua irakurtzeko, testuinguruan kokatzeko, interpretatzeko… ahots goran.

MzU5MQ== 

Literatura Eskola 7. ikasturtea
Eta Joxe Azurmendiri bere garaian zentsuratutako poema horrekin ekingo diogu ikasturte berriari. Bilbon, Nabarra aldizkariak errekaren ertzean duen lokalean. Kultura, letrek eta ideiek bat egiten duten bazter horretan. Ideia gehiago, manifestatzeko gogoa eta irakurtzen ikasten jarraitzeko grina piztuko den txokoan.

Literatura Eskola abiatu zenetik asko izan dira jorratu diren gai eta ideiak. Ugari hurbildutako lagunak, hizlariak, gaiak. Ekimen berriak sortu dira, eta zazpigarrenak ere -zenbaki berezia gurean, Ruperrek esan ohi duenez- ekarriko du berritik.

Bilboko ibilbideak Tolosan izango du jarraipena, eta Gasteizen, Ziburun, Oreretan, Durangon, Donostian, Iruñean edo beste edozein txokotan. Pantailatik edo aurrez aurre jarraitu dezakezue, paperean irakurrita edo taberna zulo bateko elkarrizketa amaigabean. 

2010 / 2011 egitaraua

  • Urriaren 23an Bilbon: Joxe Azurmendiren Manifestu atzeratua. Ibai Atutxa eta Maria Colera.
  • Azaroaren 6an Tolosan. Mikel Laboaren hizkuntzak. Leire Lopez Ziluaga eta Ibon Rodriguez.
  • Abenduaren 18an Oreretan: Samuel Beckett. Signifier? Nous, signifier! (Rire bref). Beñat Sarasola
  • Urtarrilaren 15ean Gasteizen: Nobela grafikoaz. Harkaitz Cano.
  • Otsailaren 19an Ziburun. Gartzelako literatura. Jose Luis Otamendi eta Mitxel Sarasketa.
  • Martxoaren 19an Donostian: Queer literaturaz. Iratxe Retolaza eta Ibon Egaña.
  • Apirilaren 16an Durangon: Punka eta literatura 80ko hamarkadan. Juan Luis Zabala.
  • Maiatzaren 21ean Iruñean: Xabier Leteren poesiagintza. Jose Angel Irigaray.
  • Ekainaren 3, 4 eta 5ean Larrabetzun: LITERATURIA.

Hau guztia esan ta gero
ez da faltako oraindik
ez dugula maite aberria
botako digunik. Aberriaren maitasuna 

(goizeko ordu bietan ari natzaizu idazten)
poltsikoan eramango balitz bezala.

Joxe Azurmendi

Irudia | Literatura Eskolarako hautatutako irudia | euskal eskola | Creative Commons By SA
Azurmendi, Bilbo, literatura, Literatura Eskola, manifestu atzeratua
Patxi Gaztelumendi

kazetaria | eduki sortzailea| blogaria agit/prop 2.0 gaztelumendi.eus

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude