Josevisky: “Komikiaren eta musikaren arteko uztarketa da Kklrd.com webgunearen marka”

joseviskyJoseba Larratxe komikigileak, ‘Josevisky’k, asteazkenean –irailak 28– egin zuen Irungo Kabigorri Ateneoan ‘Umore zintak marrazten saiatu zen komikilaria’ izeneko erakusketa biraren itxiera ekitaldia. Ttikitatik hasi zuen ibilbidea ezagutzera eman du ‘Josevisky’k azkeneko hilabeteetan Gasteizen, Lasarten eta Irunen, eta jendearen aldetik jasotako erantzunarekin pozik dagoela aitortu digu. Era berean, ‘Izan eta Ukan’ proiektu berria aurkeztu du. Edozein sortzailek beharrezkoa du, bere ustez, egindako lana saltzen jakitea.

Hedabideetan publikatu ondotik, Hala Bedi tabernan hasi zinen azken bortz urteetan egindakoa erakusten, eta Lasartetik pasa ondoren Irunen itxi berri duzu ‘Umore zintak marrazten saiatu zen komikilaria’ erakusketa. Nolakoa izan da esperientzia?

Hitz gutxitan esanda, oso sorpresa atseginak ekarri dizkidan esperientzia izan da. Makina bat lehiaketetara aurkeztu izan naiz eta 5 urte eman ditut aldizkarietan publikatzen. Baina erakusketa bira hasi dudanetik inoiz baino elkarrizketa gehiago egin dizkidate, suposatzen dut nere burua ezagutzera emateko modu onena izan dela. Dena lagun bati zor diot, Joseba Baleztenari, bere proposamena izan baitzen Korrika Kulturalaren harira, Gasteizko lehenengo erakusketa egitea.

Erakusketek argitara eman dute zure lana, baina sareak eskaintzen dituen abantailak aprobetxatuz, euskarri gehiago erabiltzearen alde egin duzu apostu. Kklrd.com webgunea da horren emaitza.

Kklrd, gestioari eta artistikoari dagokionean, lan klasifikaezin eta guztiz independentea izanik, ez genuen dudarik izan Interneten, guk sortutako web orrian, argitaratuko genuela. Gainera, sortu genuen web orri landuan aurkezteak komikia bildu egiten du, aurkezpen gisakoa da, oparia kaxa polit batean ematea bezalakoa, alegia. Horrela, komikiak motzak izan arren, esperientzia konpletoago bat eskaintzea lortzen dugu.

Hala ere, Kklrd-k papera ezagutu zuen lehenengo.

Bai, komikien berezko euskarria papera baita. Oso ezberdina da komikia ukitu eta orrialdeak eskuekin pasatzen irakurtzea, edo ordenagailuaren pantailan, tamaina aldakor batean irakurtzea. Bi komikiak edizio mugatuan kaleratu ditugu fisikoki, A5 liburuxka formatuan, gutxienez hurbileneko jendearentzako. Lehenengo komikiaren 200 ale atera genituen, eta bigarrenean berriz, euskarazko 100 atera berri ditugu, aurrerago gaztelerazko ale batzuk ere aterako ditugu.

Irakurri elkarrizktea osoa gaztezulo.com-en.

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.

Zer duzu buruan “Josevisky: “Komikiaren eta musikaren arteko uztarketa da Kklrd.com webgunearen marka””-ri buruz