Jon Sarasuaren hitzaldia euskalgintzaz

Jon Sarasua“Euskararen kinkak” izeneko hitzaldia eskainiko du Jon Sarasuak, ortzirale honetan, Hendaiako Beltzenia Frontoiko ostatuan, arratsaldeko sei t’erdietan. Ondoren afaria izango da bertan, hala nahi eta aurrez izena ematen duenarentzat.

Euskararen herri omen dena bizberritzeko gako batzuk erabiliko dira hitzaldian, eztabaida guztiz irekian. Euskara eta kultura Hendaian eta inguruetan bultzatu nahi dituen taldearen lehen ekimena da berau.

Esan bezala eztabaida irekia izango da eta euskalgintza eta euskara izango ditu gai nagusi Jon Sarasuaren eskutik. Ondotik afaria egongo da etxetik eramandako jakiekin, Beltzenia bertatik mugitu gabe, horretarako izena eman behar bada ere.

 

  • Hizlaria: Jon Sarasua
  • Hitzaldia: Euskararen kinkak (euskararen herria biziberritzeko gako batzuk)
  • Noiz: Urtarrilak 13, ortziralarekin, 18’30tan.
  • Non: Hendaiako Beltzenia frontoian.