Jon Martinez “Txiki” – umorea eta euskara

Jon Martinez

Jon MartinezAurretik Yurgi Magoa bezala ezagutzen genuen, sekulako sorginkeriak lortzen zituen antzezlanean. Gabiriako eliza atari osoa jarri zuen barrez lehertzen iazko abuztu gau batean, herriko festetan; eta hori ez bada erraza, pentsa igande arratsalde batean kaskarreko mina daukan koadrila bati grazia egitea, eta haiek (guk) harrapatzeko moduko txisteak egitea. Aurreikuspenak bete zituen Txikik, eta barre pixka bat egin genuen berekin, eta beste apur bat bere kontura.

Orain Jon Martinez bakarrizketak egiten dabil Euskal Herrian barna. Bakarrizketak fenomeno bat izan dira azken urteetan, biralak bihurtu dira asko eta asko, baina eremu honetan ere erdara nagusi; komiko espainiar eta frantziarrak direla eta, edota euskal herritarrek erdara hautatzen dutelako. Behin entzun nion Kike Amonarriz tolosarrari, eta arrazoi osoa dauka: umorea oso gauza serioa da. Hartu serio zuen herriko aisialdi guneetan umoreari eskaintzen diozuen tartea, eta jarri euskara plaza erdian.

Txikik gure galderak erantzun zituen euria hasi aurretik, eta bakarrizketako pasarte batzuk ere sartu ditugu bideoan.

Jon Martinez txiki
bakarrizketak, gabiria, jon martinez, txiki, umorea, yurgi magoa
Beñat Hach Embarek

Mairua naiz behelaino artean. Kolaborazioak GARAn; ZUZEU orainkarian erredakzioko kide; Bertsolari.eus aldizkarian koordinatzaile. Goierri.

Zer duzu buruan “Jon Martinez “Txiki” – umorea eta euskara”-ri buruz

  • Aupa,

    Iosu Murgia naiz, Arteako (arratia) herritik idazten dizut, Arteako kultur taldetik, Euskal barrazkitari bat bilatzen ari gara. zenbat kobratzen duzun jakitea gustatuko litzaiguke.
    Gure lehenengo proposamena zera da: EKAINAK 23, BARIKUA. ARRATSALDEKO 19:00etan.
    Zure erantzunaren zain, Iosu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude