Johny Cashen esker emateko modua

1996. urtea da. Johny Cashek Grammy saria irabazi du Unchained diskoari esker. Tom Petty and The Heartbreakersekin kolaboratu zuen aldiko hartan. Musikari modernoen kantuen bertsioak egiten zituen kantari handiak harako hartan. Sariak sari, countryan espezialdutako komunikabideek eta Nashvilleko musika industriak ez zion arretarik eskaini.

Zer bururatuko Cashen disketxeari eta 20.000 dolar xahutzea Bilboard aldizkarian orri osoko publizitatea kontratatzeko argazki honekin. Argazkia San Quintineko kartzelan emandako kontzertuan Jim Marshall argazkilariak ateratakoa da. Argazki honekin eskertu nahi izan zien musikari handiak arretarik eskaini ez zioten disketxe eta irratiei emandako “babesa”.

Bitxia benetan musikaren historia txikia.

Johny Cash "eskerrak ematen"

Irudia | Johny Cash "eskerrak ematen" | Jim Marshahll | Creative Commons By SA