John Hiattek lan berria kaleratuko du abuztuaren 2an

JohnHiatt-BlackWhiteJohn Hiatt musikari estatu batuarrak ‘Dirty Jeans and Mudslide Hymns’ diskoa ekoitzi du Kevin Shirley (Iron Maiden, Aerosmith, Led Zeppelin…) produktore ezagunaren laguntzaz. Abuztuaren 2an izango da dendetan hamaika abestiz osatu duen bilduma.

Nashvilleko Ben´s Studio-an grabatu du diskoa Doug Lancio gitarra jolearen, Patrick O’Hearn baxu-jolearen eta Kenneth Blevins bateria-jolearen laguntzarekin.

Behean duzue publiko egin duen lehen singlea: Damn This Town.

‘Dirty Jeans & Mudslide Hymns’ lana osatzen duten abestiak:

1. Damn This Town
2. Til I Get My Lovin´ Back
3. I Love That Gir
4. All The Way Under
5. Don´t Wanna Leave You Now
6. Detroit Made
7. Hold On For Your Love
8. Train To Birmingham
9. Down Around My Place
10. Adios To California
11. When New York Had Her Heart Broke

Ekaitza bainuontzi batean