Joana Erreginaren Pau-ko Testoiak

Garaialdia: Joana III. Nafarroako erregina, Joana I. Bearneko Anderea

Mota: Testoia

Urtea: 1566

Txanpon-etxea: Pau-ko txanponetxea

Ertza: Irregularra

Metala: Zilarra (898 milesima inguru,)

Diametroa: 28 mm

Pisua: 9.41 gr

Kopurua: 1564 eta 1566 urteen artean 292.320 testoi eta testoi erdi

Txanpongintza: Bolante prentsa bidez, zilarra errota bidez laminatua

Txanponetxeburua: Étienne Bergeron (Ilargiaren eta izarraren sinboloa)

Grabatzailea: Guillaume Martin, Pierre Brucher laguntzaile

Aurrealdea:

Aurrealdeko Hitzak: IOANNA. DEI. G. REG. NAVAR. D. B. P

Aurrealdeko Deskribapena: Eskuin aldera begiratzen duen Juana III.aren bustoa, perlaz apaindutako burokoarekin. Jantziaren lepokoaren xehetasunak nabarmentzekoak dira. P letrak, Pau-ko txanponetxea adierazten du eta behi txikiak Bearneko Jaurerria.

Aurrealdeko Hitzulpena: Joana, jainkoaren graziari esker Nafarroako erregina, Bearneko Anderea (D.B DOMINA BEARNI).

Atzealdea:

Atzealdeko Hitzak: GRATIA (lorea) DEI. SVM. ID. QVOD. SVM. 1566 Ilargia izar baten azpian.

Atzealdeko Deskribapena: Bi I letra koroaturen artean familiaren jatorri eta lurralde eremuak azaltzen dituen armarri koroatua. Armarrian, Nafarroa, Borboi, Bearn, Rodez-Armagnac, Albret, Évreux, Bigorre, eta Trastamara familien oinortekotasuna erakusten da. Landutako urtea 1566, Ilargi eta izarra Étienne Bergeron-en sinboloa.

Atzealdeko Hitzulpena: Jainkoaren graziari esker, naizena naiz. Henrike II.ak hasitako txanpon nafarren iruditextu ohizkoa, bere ondorengoek 1652. urteraino erabiliko zutena.

Joana III.-ari buruzko atala jarraituko dugu gaurkoan eta Joanari buruz hitzegin ezkero, luzaro ibili gaitezke idazketan, Nafarroaren, euskararen eta iparraldearen historian garrantzi funtsezkoa izan zuen erregina izan bait zen. Kontextugune historiko luze bat eskeini beharko diogu beste atal batean, baina bi hitzetan Juanaren bizitzak niretzat izan duen esanahia laburtu nahi izan ezkero:

Nafarroak izan duen erregin higamot bakarra eta testamentu berria euskerara itzultzea agindu zuen erregina izan zela esango nuke.

Emakume ausart, borrokalari, langile eta bere printzipioei atsekia, tuberkulosiak jota hil zen Parisen 1572. urtean, bere seme Henrike III.a Valois etxeko Margarita Printzesarekin ezkontzeko prestaketetan ari zenean. Bere aita, Henrike II Zangotzarra 1555.an hil zenetik Nafarroako erregin oinordekoa bihurtu zen, bere senar zen Borboiko Antonio 1562.an hil zen arte, haren erregeordepean mantendu behar izan zuen arren.

 

Joana Erreginaren Pau-ko Testoiak

 

Euskal Txanpongintzaren Historia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude