Joan egin zen.


Egunero bezala aukeratu zituen jantzi beharreko arropak. edo agian larunbata izaki, besteetan baino kontu gehiagorekin erabaki zuen nola atondu.Txanoa hotza egiten zuelako jantzi zuen, edo euria ari zuelako, edo egunero eramaten duelako, batek daki, baina jantzi egin zuen. Azken unean hartu zuen biolinaren funda besapean, behinhola marroia izan eta kolorea galdutako funda zaharra, hori duelako; Edo, hori duelako maite.
Larunbata goiza zen. Ordu batak izateko ez zen askorik falta. Tabernan nintzen egunkaria irakurri eta kafe beltza hartzen. Leihotik ikusi nuen nola zetorren kalean gora pauso luze eta irmoz, alai, zain daukanak jada ikusi balu bezala. Irakurtzeari utzi eta begira geratu nintzaion; Oinez jarraitu zuen, aurretik igaro eta joan egin zen.

Martxoaren 11an Oarso-Bidasoan argitaratzen den Boga astekarian argitaratua.