J.D. Salinger hil egin da 91 urterekin

MTM1Mg==

Susa-Armiarmak eraiki berria duen Euskara ekarriak gunetik hartu dugu Salingerren fitxa:

Salinger, Jerome David. Estatu Batuetako idazlea (New York, 1919). Kontakizun laburrak idazten hasi zen New Yorker aldizkarian 1948. urtetik aurrera, eta ospe handia lortu zuen, baita atzerrian ere, idatzi zuen eleberri bakarrekin: The Catcher in The Rye (1951, Zekaleko harraparia).

Ondoren argitaratu zituen Nine Stories (1953, Bederatzi ipuin), Fanny and Zooey (1961, Fanny eta Zooey), Raise High the Roof-Beam, Carpenters (1963, Arotzak, gatzaria altxa) eta Seymour, an introduction (1963, Seymour, sarrera bat) literatura lanak. Gazteen arazoak dira Salinger-en lanen gai nagusia, ironia, umore eta freskotasunez kontatuak.

Iñaki Iñurrietak  euskaratuta,  1991.ean eman zuen argitara Elkar argitaletxeak  Zekale artean harrapaka.

Biharko egunkari guztien azaletan jarriko dute, sekula egunkarien agertu nahi ez zuen gizona.

Albistea N.Y. Timesen.

Irudia | Atera zioten argazki bakaretakoan, haserre ageri da Salinger | zz | LGPL
literatura, Salinger
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude