Jazzinema zikloaren V. edizioa, zinema italiarrari keinua eginda

Jazzinema zikloaren V. edizioa, zinema italiarrari keinua eginda –

Guztira zazpi film proiektatuko dira gaur hasita, Tabakaleran (Donostia) eta Bilboko Arte Ederren Museoan.

Jazzinema zikloaren bosgarren edizioari esker zazpi film luze ikusi ahal izango dira Tabakalerako (Donostia) eta Bilboko Arte Ederren Museoko pantailetan uztailean. Hala, Euskadiko Filmategiak Donostiako Jazzaldiaren eta Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren lankidetzarekin antolatutako zikloaren baitan, zinemaren eta jazzaren arteko harreman emankorrean arakatzen duten filmak erakutsiko dira.

Zinema italiarra ikusi ahal izango da lehen aldiz Jazzineman bi filmen eskutik. Batetik, Rufufú (I soliti ignoti, Mario Monicelli, 1958) dugu. Italiar komediaren adibiderik bikainetakoa da -aktore ezin hobeek parte hartzen dute (Claudia Cardinale, Totó, Vittorio Gassman eta Marcello Mastroianni), eta, Piero Umilianiri esker, jazza Alpeez bestalde eramatearen meritua aitortu behar zaio-. Bestetik, La noche (La notte, Michelangelo Antonioni, 1961) dugu. Antonionik zuzendutako film bikain honek Italiako jazzaren izen handienetako baten, Giorgio Gasliniren, soinu-banda du.

Jazzinema zikloaren V. edizioa, zinema italiarrari keinua egindaArrakastaren usain gozoa (Sweet Smell of Success, Alexander Mackendrick, 1957) pelikula garratza Mackendricken lehen film amerikarra da -Elmer Bernsteinen soinu-banda du, eta ustelkeriaz betetako Manhattango politikari eta kazetarien erretratu iluna egiten du-. Gau osoan zehar (All Night Long, Basil Dearden, 1962) filmak, berriz, Londresko gaueko jazz-giroan murgiltzen gaitu, Charles Mingus eta Dave Brubeck bezalako izar handien partaidetzarekin. Un día volveré (Paris Blues, Martin Ritt, 1961) jazzaren izen handienetako batzuek jo zuten Parisko jazz-klubetan dago girotuta. Duke Ellingtonen musikak janzten du filma, eta gogoangarriak dira Paul Newmanen, Joanne Woodwarden, Sydney Poitierren eta Diahann Carrollen interpretazioak. Éric Demarsanek jazzetik oso hurbil zegoen musika sortu zuen Círculo rojo (Le Cercle rouge, Jean-Pierre Melville, 1970) filmerako. Orain gutxi zaharberritutako kopia proiektatuko da.

.

Tavernierren omenez

Amaitzeko, JAZZINEMAk Bertrand Tavernier maisua omenduko du, Euskadiko Filmategia 2019ko irailean bisitatu zuen eta joan den martxoan zendu zen zuzendaria, hain zuzen. Jazzaren eta zinemaren maitalea zen eta bere Alrededor de la medianoche (Round Midnight, Bertrand Tavernier, 1986) filma altxor bat da, Herbie Hancocken eta Dexter Gordonen musikarekin.

Zikloaren baitan hainbat aurkezpen aipagarri izango dira zinema aretoan, hala nola Miguel Martín, Donostiako Jazzaldiko zuzendaria (Un día volveré); Felipe Cabrerizo, idazlea eta historialari zinematografikoa (Rufufú eta Círculo rojo), Molly Izaga (Alrededor de la medianoche) eta Begoña del Teso, zinema kritikaria (Gau osoan zehar).

.

Sarrerak

Film guztiak jatorrizko bertsioan emango dira, gaztelaniazko edota euskarazko azpitituluekin. Zinema emanaldietarako sarrera 3,50 euro kostako da. Bilbon, museoko leihatilan edota www.museobilbao.com web orrian erosi daitezke sarrerak; 2 euroko balioa izango dute Museoaren Lagunentzat eta doan izango dira 25 urtetik beherakoentzat (museoko leihatilan jaso behar dira sarrerak). Donostian, Tabakalerako Informazio Puntuan, zineko leihatilan (emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago) eta interneten (sarrerak.tabakalera.eus) egongo dira salgai, eta %10eko deskontua izango dute Tabakalera edota Donostia Kultura txartelak dituzten ikusleek (12 urtetik beherakoentzat 1€ kostako da sarrera).

Jazzinema zikloaren V. edizioa, zinema italiarrari keinua eginda