J.B. Daskonagerre eta Lapurdiko atsotitz zaharrak (II)

J.B. Daskonagerre eta Lapurdiko atsotitz zaharrak –

J.B. Daskonagerre eta Lapurdiko atsotitz zaharrak (I)

 

D.- DASKONAGERREREN ATSOTITZ BILDUMA

Hona hemen, bada, Daskonagerre baionarrak bere bigarren liburuan bildutako 69 atsotitzak. Liburuan esaten duenez, Donibane Lohizunen eta aldameneko herrietan bildu omen zituen. Erabilitako lapurterak horrela baieztatzen digu. Ulermena errazteko gaurko grafian ezarri ditut.

J.B. Daskonagerre eta Lapurdiko atsotitz zaharrak

1.- Ardi bezenbat anxu.    *(Anxu = axuri, arkume)

2.- Arrats gorriak eder aldi.

3.- Arrudarik tzarrena egiten du harrabotsik handiena. *(arruda = gurpil)

4.- Aseak gosearen berri ez daki.

5.- Asko ahaide(re)kin baino hobe da arrotzekin egitekoa.

6.- Auzo ona duenak goiz ona.

7.- Bakotxak bere burua du etsai handiena.

8.- Bakotxak bere bergaz bertzeak neurtzen ditu.

9.- Basoilarra etxean na(g)usi.

10.- Beltz guziak ez dire ikatzak.

11.- Bixtatik urrun, bihotzetik urrun.

12.- Bururik ez duenak xapel beharrik ez.

13.- Bururik ez duenak zangoak behar ditu.

14.- Xerri goseak ezkurrez amets.

15.- Xituek amarekin ikasten dute kabazkan.  *(kabazkan = gatazkan)

16.- Emok emaileari, izok egileari.

17.- Etxe guzietan marikolak egosten eta gure etxean panderaka. *(marikolak = indabak)

18.- Etxeko hautsak behar du etxeko sua estali.

19.- Ez diozu igerika irakutsiko urean den arrainari.

20.- Ez dire zuri guziak irinak.

21.- Ez duzu atzemanen hortzez ilargia.

22.- Ezkonteguna aise izanaren biharamuna.

23.- Ez utz ihes egiterat eskuko xoria airekoa izanen duzulakoan.

24.- Senar txar bezanbat emazte txor.

25.- Geroa alferraren leloa.

26.- Gizon ttikiak maiz harrabots handia.

27.- Gizon jainkotiarrari Biriatu eta Donostia bardin laketgia.

28.- Gizon txarra goizean uzten duenak arratsean atzematen du.

29.- Goizean goiz jeikitzen denak arratseko zerbait egiten du.

30.- Goiz gizon berant ezkon.

31.- Goiz gorri, hegoa edo (e)uri.

32.- Goazen bertze herrirat, han ere zakurrak badire.

33.- Gure gatuak buztana luze, bera bezala bertzeak uste.

34.- Gure mandoak umerik ez, umearen minik ez.

35.- Haginean min duenak maiz mihia harat.

36.- Haize hegoa, han emaztearen gogoa.

37.- Haritz eroriaren azpian errex da ezpalak egiterat.

38.- Irinetan ero, zahietan zuhur.   *(zahi: eho ondoren irinarekin nahasturik geratzen den ale-azal xehatua)

39.- Itsasoak adarrik ez.

40.- Kanpoan uso, etxean bele.

41.- Kausitzen da beti mahainaren araberako dafailla. *(dafailla = mahai estalgia, mantela)

42.- Lasto su laster su.

43.- Maiz ederki nahi dena maiz itsuski izanen da.

44.- Mando merkea, niretzat nekea.

45.- Martxo lore, urre lore; apiril lore, are hobe; maiatz lore gabea baino hobe.

46.- Mihiak ez du hezurrik hausten, bainan bai hautsarazten.

47.- Nahi duzuna erraten baduzu, nahi ez duzuna adituko duzu.

48.- Non fida eta han gal.

49.- Nork bere xoko, nork bere goxo.

50.- Ogi hasia jankara.  *(jankara = jatera erakartzen duena)

51.- Oihanean haritzik makurrenak zuzenena dela uste du.

52.- Oinen bete zapata.

53.- On hartua nihork ezin ken.

54.- Orhiko xoria Orhin laket.

55.- Otsoak bere haragitik ezin jan.

56.- Sasitik ilki eta berroan sar.

57.- Seme hazten urre hazten.

58.- Senar duenak jaun badu.

59.- Soinuaren arabera jauzi eginen dut.

60.- Sudurra pikatzen denean ahoa odoltsu.

61.- Urrungo eltzeak urrez, hurbildu eta lurrez.

62.- Usoak gan eta sareak heda.  *(gan = joan)

63.- Jakiteko hartzen ikas (e)zazu ematen.

64.- Zaharraren umea martzuka.   *(martzuka: ergela, pitoa)

65.- Jarrekiz jarrekiz axari zaharrak atzematen du oiloa. *(Jarreki = jarraitu / axari = azeri)

66.- Jinkoa berankor da bainan ez ahanzkor.

67.- Zahia irinaren eske.

68.- Zapata zuriak paperez, (e)uria denean bat ere ez.

69.- Zenbatenaz gorago altxatuko baitzare, hanbatenaz beharago eror zaitezke.   *(beharago = beherago)

J.B. Daskonagerre eta Lapurdiko atsotitz zaharrak

J.B. Daskonagerre eta Lapurdiko atsotitz zaharrak

Euskaltzalea eta irakasle-ohia

5 pentsamendu “J.B. Daskonagerre eta Lapurdiko atsotitz zaharrak (II)”-ri buruz

  • Bittor Hidalgo 2019-06-09 09:10

    Mila esker, Joseba, agindutakoa beteta… [Etzeukeat hire helbide partikularrik, baina hemendik eskertuko nikek ahalko bahit helarazi atsotitzen kopia jatorrizko grafian ere… Eskerrik asko. Bittor]

  • Milla esquer, Joseba.
    Haguitz interessantea!
    Neuc ere jathorrizco graphian jasso nahi nituzque.

    josulavin@gmail.com

  • Benat Castorene 2019-06-09 11:19

    “Aseak gosearen berri ez daki” egia inportantea eta eternala
    “Bururik ez duenak zangoak behar ditu” usu entzuna
    “Haginean min duenak maiz mihia harat” ere bai
    Aldiz segeretuan eta gure artean esplikatzen ahal diguzu?:
    “Haize hegoa, han emaztearen gogoa”

  • Joseba Aurkenerena 2019-06-09 13:11

    Milesker, Bittor, Josu eta Beñati zuen iruzkinengatik.
    Egun hauetan eskaneatuko dut atsottiz bilduma eta jatorrizko grafian eta frantsesezko itzulpenarekin igorriko dizuet Zu-Zeu-ko administrazioko Beñaten bidez.

    Beñat, “Haize hegoa, andrearen gogoa” atsotitzari J.B. Daskonagerrek honako itzulpena egiten dio: “Vent de sud, désir de la femme”. Euskaraz baditugu antzeko atsotitzak: “Hego haizea, andra haizea”. “Hego haizea, ero haizea edo andre haizea”. “Hegora nora, andrea hara”, eta horrelakoak. Ene aburuz, garai bateko gizonezkoek emazteaz zuten iritzia islatzen da atsotitz horietan. Gizonek pentsatzen zuten emaztearen izaera arras aldakorra zela, eta berotasun kolpe baten ondoren, maiz haserrealdia edo ekaitza zetorkiokeela. Hortik datoz, ene ustez, honelako atsotitzen erranahia.

  • Benat Castorene 2019-06-09 19:26

    Milesker Joseba, hobeki ulertzen dut.
    Biziki kokinak ziren gure aurrekoak, gu ez bezala…
    Inspirazio ildo beretik beste bat aditu nuen:
    “Emaztekia itzain, orga ( gurdia) errekan”
    Bainan ü-rik agerian ez izanik ere, uste dut hau zuberotarrek zutela asmatu