[Zinema Euskaraz] Izurde Mutikoa

[Zinema Euskaraz] Izurde Mutikoa –

Hego Euskal Herriko aretoetan ikusgai egongo da, gaurtik aurrera, “Izurde Mutikoa” pelikula, Zinema Euskaraz programaren barruan.

Mohammad Kheyrandishek zuzendutako film errusiarra da “Izurde Mutikoa”, publiko guztientzat egokia.

Izurde batzuek itsasoan galdutako ume bat salbatzen dute, eta familiako beste bat balitz bezala hezten dute. Poz-pozik bizi dira olatu azpian, harik eta munstro zital batek urpeko mundua bereganatzen duen arte. Umetxoa lehorrera erbesteratzen dute, eta bertan bihotz oneko Murvarid kapitainak hartzen du etxean. Kapitainaren eta bere lagun mina eta ia anaia den Elur-bola izurdearen laguntzaz, mutikoak bere benetako jatorriaren misterioa argitzeko bidaia bati ekingo dio. Abentura zirraragarriak ditu bistan!

Zinema hauetan proiektatuko da filma:

  • Bilboko Golem Alhondigan
  • Bilboko Multicines7 aretoeran
  • Getxo Zinemak aretoan
  • Iruñeko Golem La Morean
  • Gasteizko Gorbeia zinemetan
  • Errenteriako Niessen zinemetan
  • Donostian (datorren astetik aurrera)

.

[Zinema Euskaraz] Izurde MutikoaUrrian, beste bi

Pelikula hau, ‘Ilargirantz’, ‘Ainbo: Amazoniako gerraria’, ‘Barraskiloa eta balea, eta itsasoko beste ipuin batzuk’, ‘Ama mu’ eta ‘DC Supermaskoten Liga’ filmen ostean, Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren aurtengo seigarren estreinaldia izango da. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko konpromisoari helduz, haur eta gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketa bultzatzen du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak, eta euskara sustatzen du zinemagintzan. 

Datozen hilabeteetan, Zinema Euskaraz programaren barruan, beste film batzuk ere izango ditugu. Horien artean, urriaren 21ean, Uniko ekoiztetxe bizkaitarraren ‘Unicorn Wars’ estreinatuko da, eta 28an ‘Oilaskoerbi’ iritsiko da zine-aretoetara.

 

 

[Zinema Euskaraz] Izurde Mutikoa

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.