Ivan Zuluetaren Arrebatok 30 urte

 

Historiak dio, hasiera batean, Arrebatok laburmetraia bat behar zuela izan. Gidoiak luzematraiaren tamaina hartu zuen baina. Leongo arkitektu batek, Nicolas Astigarragak, hiru milioi pezeta eta 15 eguneko errodajea egiteko asmo bat eskaini zizkion. Etxalde bat ere bazuten horretarako. Han bi egunez grabatu behar zuten, baina 15 egunera arte luzatu zen hango grabaketa. Hiru milioitan egin beharrekoa 14 milioi kostatu zen. 

Grabaketaren erdian zegoen diru eskasiak eta han zegoen antolaketa ezak hainbat teknikarik proiektua uztea ekarri zuen. Soinu teknikarien laguntzarik gabe bukatu zuten filmea errodatzen. Hori dela-eta, soinu eta ahotsak postprodukzioan sartu behar izan zizkioten filmari.

Pelikula amaitu ahal izateko dirulaguntza jaso zuen Zuluetak. Aurkeztu zenean ikusleen harrera hotza izan zen eta hor hasi zuen filmeak bere kultuzko bidea. 30 urte hauetan egindako guztia historia da.

Arrebato, Zuluetaren filmea

Irudia | Arrebato, Zuluetaren filmea | Zulueta | Creative Commons By SA