Itziar Atienza, pertsonaiaren azpikoa

Hona hemen elkarrizketaren pasarteetako batzuk:

“Zuzenbide ikasketak egin nituen Bilboko Deustuko unibertsitatean eta bi urtez praktikak egin nituen Gasteizko Abokatuen Elkargoan”.

“Zuzenbide ikasketak bukatuta, itzultzaile jarduteko beka jaso nuen eta handik sortu zitzaidan euskara teknikari izateko aukera. Bakar-bakarrik hasi nintzen, lan ikaragarriari aurre egin behar izan nion eta sei laguneko lan taldea osatu genuen. Gasteiz oso hiri erdalduna da, baina nire lan taldearekin eta euskalgintzarekin egindako lanari esker aurrera egiten ari da”.

[Telebista eta antzerkia] “Bi esparru edo hizkuntza guztiz diferenteak dira, baina ados nago: telebistan oso azkar ikasten duzu nahitaez. Master baten parekoa da telebistan aritzea”.

“Nik garbi dut nire edertasun fisikoa egunen batean erori egingo dela eta beste dohain batzuekin egin beharko dudla aurrera”.

“Galdakaokoa sentitzen naiz; Bizkaia nire sentitzen dut. Galdakaoko Elexalde auzoa oso berezia da niretzat; hango institutuan ikasi nuen eta piper egiten nuen askotan…”

Itziar Atienza

Irudia | Itziar Atienza | Galder Izagirre | Creative Commons By SA

Itziar Atienza, pertsonaiaren azpikoa

aktorea, Itziar Atienza, telebista, Vaya Semanita

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude