Ospearen zaporea dastatu nahi duzu?


Zerk egiten gaitu garrantzitsu? Zerk pizten du jakinmina? Nola lor dezakezu jendearen estimua? Nola hurbildu neskak zugana? Zer gertatuko litzateke ospetsu itxura izanez ibiliko bazina kaletik?

Galdera hauei erantzuteko esperimentu soziala abiatu zuen Brett Cohen 21 urteko gazte estatubatuarrak. Gazte arrunta eta ezezaguna da bera, kaletik dabiltzanen %99 bezala. Baina, ordu erdi batez ospearen zaporea dastatu zuen New Yorken. Nola? Hotel batetik atera zen dotore jantzita eta harro keinua kopetean zuela. Bi bizkartzain zituen alboan eta dozena erdi argazkilari.

Emaitza? Dozenaka pertsona zituen inguruan jira biran, dozenaka neska hurbildu zitzaizkion argazki eske, ezagutzen ez zuten jendearen laudorioak jaso zituen kazetari faltsuen mikrofonoetan. Sekulako ikusmina piztu zuen Cohenek. Zer da gaur egungo gizartean “norbait” izatea? … zoritxarrez, itxurak bizi gaitu.