Itxura aldaketak ZuZeun

Egunean zehar aldaketatxoak agertuko dira ZuZeuren diseinuan. Txusta gure informatikaria su eta fuego ari da aldaketa horiek ezartzen, izan ere denboratxoa baitzen ezer ukitu gabe geundela eta, jakina, ez da hori ZuZeuren estiloa, hemen, etenik gabekoa baita berrikuntza eta ustezko hobekuntza.

Itxura aldaketak ZuZeun

ZuZeu itxura aldaketa prozesuan da eta datozen egun eta asteetan aldaketak nabarituko dituzu

Gaur ikusiko direnak ez dira baina azkenak izango. Aurrerago beste zenbait aldaketa ere ikusi ahal izango dituzu bai irakurle moduan eta baita erabiltzaile moduan ere. Esate baterako, gure editoreak ere aldaketak izango ditu, partaidetza erraztu nahian eta orain arte buruhausteak sortzen zituzten ñabardurak ekiditeko, beti ere.

Dena dela, aldaketaren bat ez baduzu gogoko edo atzerapausoa dela irizten badiozu, jakinaraz iezaguzu, promes egiten dizugu aintzako hartuko dugula.

Itxura aldaketak ZuZeun

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Itxura aldaketak ZuZeun”-ri buruz

  • Gaietan harpidetzea posible izango al da? Bestalde, iruzkinen atal orokorra bazter batean eraman duzuela ikusi dut, baita murriztu ere. Ez zait gaizki iruditzen, baina orduan harpidetzaren kontua are komenigarriagoa izango litzateke