[Zinema Euskaraz] Itsasontziak. Erreskatean!

[Zinema Euskaraz] Itsasontziak. Erreskatean! –

Joan den ostiraletik «Itsasontziak. Erreskatean!» filma ikusgai dago, Zineuskadiren Zinema Euskaraz programari esker, Hego Euskal Herriko Zinema aretoetan.

Simen Alsvikek zuzendutako film norvegiarra da “Itsasontziak. Erreskatean!”.

Sinopsia: “Ekaitz gogor bat iristear dela Eliasek larrialdi deia jasoko du Portu Handi iritik, Zulo Beltza izeneko haitzuloan arazoak dituen itsasontzi bat erreskatzera Joan dadin. Erreskatean oso adoretsu jokatu ondoren, Portu Handiko erreskate-ontzi izatea eskainiko diote. Hortaz, Eliasek bere betiko lagunak utzi eta hiri handira joko du, han lanari ekiteko asmoz.

Baina Portu Handin erreskate-ontzi izatea uste baino askoz zeregin zailagoa da. Arratsalde batez, talka egingo du bertako talde batekin. Izan ere, metal preziatu bat ateratzeko hondealanetan ari direla jakin du, eta metal horrek Kliman eragina duten uhin eletromagnetikoak igortzen dituela. Konturatuko al da Elias legez kanpoko hondealanak geldiarazteko ezinbestekoa duela bere lagunean laguntza?”.

.

“Itsasontziak. Erreskatean!” ondorengo aretoetan dago ikusgai:

.

Niessen Zinemak (Errenteria)

Antiguo Berri (Donostia)

Getxo Zinemak (Getxo)

Yelmo Artea (Leioa)

Yelmo Megapark (Barakaldo)

Multi Zinemak (Bilbo)

Florida Zinemak (Gasteiz)

 

Udazkenean gehiago

Jada ikusgai dagoen film honekin sei dira oraingoz aurten Zineuskadiren Zinema Euskaraz programari esker aurkeztu diren filmak. Eta gehiago ere helduko dira udazkenean, besteak beste, “Small foot”, “The House with a Clock in its Walls” eta “Udaren erraldoiaren istorio sinestezina”.

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.

Zer duzu buruan “[Zinema Euskaraz] Itsasontziak. Erreskatean!”-ri buruz

  • Kaixo!
    Udazkenean estreinatuko diren film horietatik, “The House with a clock in its walls” pelikulak oso itxura polita dauka, ume handientzat edo pre-nerabeentzat egokia izanik.
    Eskerrik asko!