Irudika dezagun etorkizuneko liburutegia…

Eta eraiki dezagun elkarlanean!

UBIK proiektuaren baitan sinestuta gaude Tabakalerako mediateka berria definitu eta garatze prozesuan agertu daitezkeen erronkei aurre egiteko ardura dugunok pertsonak garela. Jomuga hori oinarri hartuta, azaroaren 27tik 29ra antolatu dugun tailerrean prototipo errealak irudikatu eta eraikiko ditugu programazio interaktiboa baliatuta. Tailerra Jaime de los Ríosek zuzenduko du eta izenematea zabalik dago.

Anima zaitez!

Liburutegi areagotua tailerra publiko guztiei dago zuzenduta, baina modu berezian mediatekak erabiltzen dituztenei, bertako langile eta dokumentalistei eta teknologia maite duten eta garatzen dutenei. Sorkuntza eta esperimentazio laborategia da.

Azaroak 27-29
Ordutegia: Asteazken eta osteguna 9:00etatik 17:00etara. Ostirala 9:00etatik 14:00etara.
Lekua: Mandasko dukea 32, Atotxako dorrea.
Arduraduna: Jaime de los Ríos

Prototipo errealen bitartez, ideiak garatuko ditugu eta teknologia berriak nola erabil ditzakegun aztertuko dugu. VVVV programazio interaktiboa oinarri duen softwarea erabilita teknologia berriak (errealitate birtuala eta areagotua, interakzioa, computer vision, teknologia emozionala) gureganatzea zein erraza den ikusiko dugu. Izenematea doakoa da zabalik dago. Hizkuntza nagusia gaztelania izango da.

Liburutegi areagotua

liburutegia, Tabakalera, Teknologia

TABAKALERA Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa Mandasko dukea 52 20012 Donostia Tel: 943 011311 info@tabakalera.eu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude