Irten da pasioan gure Mingorri!!

mingorriLekeitioko pertsonaia bat da Mingorri eta urtean behin irteten da pasioan herri eder honen portutik zehar. Hain zuzen ere, Aste Santuetako ostiral santuan egiten den prosezioan, atzo bertan.

Nahiz eta batzuk dragoi bat dela esan, Lekeitioko zaharrenei galdetuz gero deabru bat dela esango dute, baina beno, horren inguruko teoria asko daude, beraz, ekin diezaiogun horiek azaltzeari!

Mingorriren irudia ez da deabrutxoarekin bakarrik osatzen, beste bi elementu baitoaz harekin batera. Alde batetik, gurutze bat dauka aurrekaldean, eta eskubi aldean eskeleto bat. Gainera, nahiz eta egun bakarrean atera kalera, Aste Santuetako opor guztietan zehar egoten da Lekeitioko Andra Mari elizan ikusgai. Teorietako batek dio, duela asko izurrite bat egon zela Lekeitioko mahastietan, eta nolabait izurrite hori uxatzeko asmatu zutela Mingorriren iruditxoa. Ortuetan txoriak uxatzeko txorimaloak jartzen diren antzera, adibide bat jartzearren.

Beste teoria batek Lekeitiarren sinbolo pagano bat zela dio, eta Aste Santuetako irudi erlijiosoei kontra egiteko ateratzen zutela prosezioan jainkoarengan eta erlijioan sinisten ez zutenen artean. Lekeitioko Elizako ekintzen antolatzailea den Josu de Unzuetak dioenez, Guda Zibilaren aurretik existitzen da Mingorriren iruditxo hau.

 Antza denez, lehen ez omen zeukan horren mihi luzea, baina  gudaren ostean kalteak izan eta zaharberritzean handiegia zen mihi bat jarri zioten. Horren ondorioz, Aste Santuetan Lekeition ohitura den Gomazko izeneko goxokiak mihi luze horretan itsasten hasi ziren haurrak, eta hortik aurrera, ekintza hori ohitura bilakatu da. Gomazko izeneko goxoki horiek, malbabiskoen antzekoak dira, baina oso likatsuak dira, txiklearen antzera luzatzen direlarik. Beraz, haurrek goxoki hori erosi eta zikintzen hasten direnean, gurasoen aitzakia perfektua da Mingorri.

Haurrak elizara bidali eta mihi gaineran goxokia jartzen diote gurasoei izugarrizko pakea emanez. Umeak pozik eta gurasoak ezin hobeto.

aste santuak, dragoia, goxokia, Lekeitio, paganoa
Iraitz Madariaga

TXO !! - Kazetaria ikasketaz eta sare sozialetan espezializatua pasioz. Ez dut arrain gehiagorik izan, denak hiltzen zaizkit, orain jatera mugatzen naiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude