Iranek Panahi isilarazi nahi du

“Garrantzitsuena, aurrera jarraitzea eta filmatzea da”, zioen hainbat gairi buruz Iranen hitz egiteko  zailtasunen inguruan galdetu ziotenean. ‘Offside’ filmaren aurkezpenaren harira eginiko elkarrizketa batean esandako hitzak dira. Baina ‘Offside’-ek inoiz ez du zinema aretorik argitu Iranen, ezta ‘The circle’-k ere, biak debekatu baitzituzten.

Urteak dira Panahik zentsuraren presioa jasaten duela. Irango olatu berria mugimenduko ikurretako bat den Panahien lana ezeroso zaio Ahmadinejad presidenteari. Bere filmen edukiagatik, eta publikoki oposizioko liderraren alde egin izan duelako.

Hauteskundeen osteko manifestaldi batean erail zuten Neda Agha gaztearen hileta elizkizunetara joan ostean ere atxilotu zuten Panahi, baina aske utzi zuten gerora. Orain, beste 15 herritarrekin batera atxilotu egin dute, nahiz eta gobernuak ez duen ezertxo ere esan horren inguruan. Aurrez, aurten Berlinalera joateko baimena ere ukatu zion gobernuak.

Jafar Panahiren lanak, ordea igaro ditu Irango mugak. Nazioartean Irango zinema zuzendaririk ezagunenetakoa da. Besteak beste, 2000. urtean ‘The circle’ filmarekin Veneziako zinemaldian urrezko palmorria irabazi baitzuen. Berlinalean, ‘Offside’ filmagatiik epaimahaiaren sari berezia ere eman zioten.

Bi film horietan emakumeez hitz egiten dut Panahik, Iranen emakume izatearen zailtasunez, hain zuzen ere.

Hona hemen ‘The circle’ filmeko pasarte bat:

NTg5

Honakoa ‘Offside’ filmeko trailerra da:

NTkw