Irakurle beharraz

images1.jpeg

liliak ederragoak dira
norbaitek usaintzean;
txorien kantua ere
nobaitek entzutean

Lau lerro horiek J.A. Artzeren ISTURITZETIK TOLOSAN BARRU liburu zoragarritik hartuak dira. Liburu hau gure “lehen multimedia” izan zen, multimedia kontzeptua bera asmatu baino ere lehenago. Bertako poemak dira BAZTAN, ZILBOR HESTEAK, NERE AMA HIL ZAIT, HEGOAK EBAKI BANIZKIO… Zoragarria. Baina beste kontu bategatik dakarkit hona, iruditzen baitzait idazleon ereserkiko estribilloa behar lukeela izan, irakurleari gorazarre egiteko orduan.

Pd: Manual instructionezcoa: kendu “liliak” eta jarri “liburuak”, kendu “txorien kantua” eta jarri “idatzitakoa”.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)