Estreinaldiak: Irailak 4

Estreinaldiak: Irailak 4 –

Estreinaldiak: Irailak 4

Estreinaldiak: Irailak 4

.

Bi urte, lau hilabete eta egun bat

Derrigorrezko soldaduskaren aurka borrokatu zuten 6 lagunen istorioa azalduko du. Gauza asko daukate komunean 6 lagunek: denak giltzaperatu zituzten soldaduskari uko egin ziotelako, eta denek nahiago izan zuten kartzela ejertzitoa baino. Arrazoi desberdinek bultzatu zituzten intsumisioaren bidera, izan bakezaletasuna, ideologia anarkista edo abertzaleak edota sinesmen erlijiosoak, baina inposaketaren alde erakutsitako ausardiak bateratu zuen haien borroka. Konbentzimendu eta duintasun osoz, Estatua garaitzea lortu zuten.

Lander Garro da proiektuaren zuzendaria, eta IZAR Films eta Labrit Multimedia ekoiztetxeen babesa izan du.

.

Temblores

Pablo ezkonduta dagoen 40 urteko gizon bat da, bi haur zoragarriren aita. Gizon eredugarria eta kristau ebanjeliko elizkoia da. Baina bere bizitza tradizional perfektuan arrailak agertuko dira gizon batekin maitemindu eta bere sentimenduak eta gatazkak lehian hasten direnean. Bere bizitza intolerantziazko infernu zapaltzailea bihurtuko da; izan ere, hura sendatzeko ahalegin guztiak egitea erabakiko dute familiak eta elizak, eta terapia bidez gogoa erreprimitzera behartuko dute.

Berlinaleko Panorama sailean estreinatu zen, Veneziako zinema-jaialdiko Le Giornati degli Autori sailean aurkeztu , eta 68. Donostia Zinemaldiaren Horizontes Latinos itxi zuen, lehiaketaz kanpo. Halaber, Publikoaren eta Rail d’Oc sarien irabazle izan zen Toulousen.

.

After we collided

Denbora igaro da, eta Tessak ez daki Hardinek bera maitemindu zuen mutil sakon eta pentsakorra izaten jarraitzen duen, edo arrotza izan den denbora honetan guztian. Beragandik urrundu nahi du, baina ez da erraza. Tessak ikasketak amaitu berri ditu eta Vance Publishing enpresan bekadun gisa lanean ari da. Han, Trevor ezagutu du, lankide erakargarria eta berarentzat “egokia” dela suposatzen den pertsona-mota. Hardinek, berriz, badaki hanka sartu zuela, ziurrenik inoiz egin duen akatsik larriena, eta horixe konpondu nahi du.

After filmaren jarraipena da Roger Kumble zinemagile estatubatuarraren lan berria.

.

Las niñas

1992. urtean, 11 urteko Celiak Zaragozako mojen eskola batean ikasten du eta amarekin bizi da. Bartzelonatik heldu berria den Brisak haurtzarotik nerabezarora igarotzen lagunduko dio, eta Espainiako Expoaren eta Olinpiaden urte horretan, Celiak bizitza egia askoz eta gezur batzuez beterik dagoela deskubrituko du.

Pilar Palomero zinemagile espainiarraren lehenengo lanak Malagako Zinema Jaialdian Urrezko Biznaga saria irabazi du.

.

L’amour flou

Romane eta Philippe hamar urteren ondoren banandu egin dira. Bi haur eta zakurra dauzkate, baina jada ez dute elkar maite. Hala ere, nolabait maite dute elkar… Ingurukoen begiradapean, banaketa xelebre bati ekingo diote: haurren logelak konektatutako bi apartamentutan biziko dira, bakoitza berean.

.

Ang Babaeng Humayo / The Woman Who Left (FILMIN)

Filipinak, 1990eko hamarkada. Horaciak hogeita hamar urte eman ditu espetxe batean, eta norbaitek ustezko hilketa aitortu ondoren askatu dute. Askatasun berriak larrituta, ondorio mingarri batera iritsiko da: bere bikote ohi aristokratak iruzur egin zion. Aberatsen bahiketak errepikatzen hasi ahala, mendekua planifikatzeko aukera izango du Horaziak.

.

Malasaña 32 (MOVISTAR+)

Manolo eta Candela Madrilgo Malasaña auzoan bizi dira, euren hiru seme-alabekin eta Fermin aitonarekin batera. Atzean utzi dute herria, eta trantsizio betean dagoela dirudien herrialde bateko hiriburua joango dira oparotasun bila. Bada, ordea, Olmedo familiak ez dakien zerbait: erosi berri duten etxea badu beste inkilinorik…

Estreinaldiak: Irailak 4

Euskal pantailaren gunea