Estreinaldiak: Irailak 23

Estreinaldiak: Irailak 23 –

Estreinaldiak: Irailak 23

Estreinaldiak: Irailak 23

.

Modelo 77 (Alberto Rodriguez)

Drama | Kartzela

Modelo kartzela. Bartzelona, 1977. Manuel izeneko kontulari gazte bat desfalkoagatiko epaiketa baten zain dago kartzelan, eta 6-8 urteko zigor bati aurre egin behar dio, zigorra neurriz kanpokoa bada ere egin duen deliturako. Bere zeldakide Pinorekin batera, bat egingo du preso arrunten eskubideen eta amnistiaren alde borrokatzen ari den kolektibo batekin, COPEL izenekoarekin. Askatasunaren aldeko gerra bat hasiko da, eta gerra horrek kolokan jarriko du Espainiako espetxe sistema. Kanpoan gauzak aldatzen ari badira, barruan ere aldatu egin beharko dira. Benetako gertakarietan oinarritutako adiskidetasun-, elkartasun- eta askatasun-istorio bat. Donostiako 70. Zinemaldia ireki du filmak. Jarraian duzue Ines Arruek filmaren inguruan idatzitako kritika.

.

Don’t Worry Darling (Olivia Wilde)

Thriller

Alicek eta Jackek Victoria izeneko komunitate idealizatu batean bizitzeko zortea dute. Goi-sekretuko proiektu batean diharduen konpainia baterako lan egiten duten gizonak eta horien familiak hartzen dituen hiri esperimentala da Victoria. Bizitza perfektua da eta konpainiak bertakoen behar guztiak asetzen ditu. Alabaina, bizitza idiliko hartan arrakalak hasiko dira agertzen, eta itxura horren azpian dagoen gauza askoz ere maltzurrago baten zantzuak geratuz joango dira agerian. Eta orduan Alicek bere buruari galdetuko dio, halabeharrez, zertan ari diren zehazki Victorian eta zergatik. Zer prezio ordaindu beharko du Alicek paradisu honetan gertatzen ari dena argitara ateratzeko? Donostiako 70. Zinemaldiko Perlak atalean lehiatu da filma.

.

Crimes of the Future (David Cronenberg)

Thrillerra | Zientzia fikzioa

Giza espeziea ingurune sintetiko batera egokitzen den heinean, gorputzak eraldaketa eta mutazio berriak jasaten ditu. Saul Tenser performance artista ospetsuak bere organoen metamorfosia erakusten du Caprice lankidearekin abangoardiako emanaldietan. Timlin Organoen Erregistro Nazionaleko ikertzaileak obsesiboki jarraitzen ditu bere mugimenduak, eta orduan talde misteriotsu bat deskubritzen da… Bere eginkizuna: Saulen ospea erabiltzea giza eboluzioaren hurrengo fasea argitzeko. Canneseko zinema jaialdian aurkeztu ostean, Donostia Zinemaldian erakutsi berri dute David Cronenberg kanadarraren lana.

.

Rainbow (Paco Leon)

Fantasia | Musikala | Drama

Musikarako ezohiko talentua eta eutsi ezin den barne-energia ditu Dora nerabeak. Bere urtebetetze-egunean eztabaida bortitza izango du aitarekin. Ondoren, etxetik ihes egingo du Totó txakurrarekin eta amaren bila abiatuko da. Ez du ezagutzen, Dora haurtxoa zenean desagertu zelako. Bidean, lagun berriak ezagutuko ditu eta Dorarekin joango dira Ciudad Capitalerako road trip batean. Bere iraganeko misterioa argitzen saiatuko diren etsai arriskutsuei ere egin beharko die aurre. Dena den, Doraren bizitasunak eta magiak lagunduko diote bidaiaren amaierara iristen, beste baten hasiera dena. Donostiako Belodromoan erakutsi berritan iritsiko da Paco Leonen film berria zinema aretoetara.

.

(…)

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

 

Estreinaldiak: Irailak 23

Estreinaldiak: Irailak 23

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude