Estreinaldiak: Irailak 20

Estreinaldiak: Irailak 20 –

Estreinaldiak: Irailak 20

Estreinaldiak: Irailak 20

.

Ad Astra

Roy McBride (Brad Pitt) astronauta galdutako aita topatzen ahaleginduko da eta, horretako, eguzki-sistemako mugetatik at bidaiatuko du. Gainera, aldi berean, gure planetaren biziraupena kolokan jartzen duen misterioa argitzen saiatuko da. Bidaia horretan, gizakiaren existentzia eta kosmosean dugun lekua zalantzan jarriko ditu. James Gray, The Lost City of Z filmaren zuzendaria, film honekin itzuli da pantaila handira.

 .

Downton Abbey

1927. urtean, Crawley familia eta etxeko zerbitzuko kideak euren bizitzako momentu erabakigarrirako prestatzen ari dira. Ingalaterrako errege eta erreginaren bisitak Downtonen etorkizuna arriskuan jarriko du eta zalaparta, maitasun-harremanak eta azpikeria eragingo ditu. Telebistako ‘Downton Abbey’ telesail arrakastatsuaren jarraipena da.

 .

Blinded by the Light

1987. urtean, Ingalaterran Margaret Thatcher boterean zegoenean, Javed, jatorri pakistandarreko britainiar nerabeak Bruce Springsteenen musikaren bidez bizitzen ikasiko du, baita bere familia ulertzen ere. 80ko hamarkadako musikak indar handia izango du istorio erreal batean oinarritzen den komedia eta drama honetan.

 .

Ghostland

Amak eta bi alabek etxe bat jasoko dute oinordekotzan. Han igaroko duten lehenengo gauean, hiltzaile batzuk agertuko dira eta amak alabak salbatzeko borrokatuko du.

 .

Manou the Swift 

Manou txikia kaioa dela sinetsita haziko da, bere gurasoak halaxe baitira. Nahiz eta igeri egiten, arrantzatzen eta hegan egiten saiatu, lan horietan ez da oso abila izango. Bere senitartekoak bezalakoa ez dela jabetzen denean, bere benetako jatorria zein den deskubritzeko abentura harrigarri bati ekingo dio. Etxeko txikientzat egindako animaziozko filma da.

 .

Mission Kathmandu: The Adventures of Nelly & Simon 

Nelly detektibe hasiberriak eta Simon zientzia ikerlariak Elurretako Munstroa existitzen dela egiaztatzeko abentura ero bati ekingo diote. Horretarako, Simonek desagertutako esploratzaile baten egunerokoari jarraituko dio izakiaren gordelekua non dagoen jakin ahal izateko. Animaziozko film honetan, Himalaiako arriskuei aurre egingo die Tenzig gidaren eta Jazzmin txori hiztunaren laguntzaz.

 .

Barcelona 1714

Bartzelonan, 1714. urtean, Agnes gerran dagoen hiri horretan bizirauten saiatuko da. Gaztetasuneko bizitzeko gogoa du eta bere nahia hiritik alde egitea da. Janek, aldiz, ezin du Agnesek nahi duena ulertu, bera ofiziala baita eta bere helburu bakarra bere aberria defendatzea. Bizipen gogor askoren ostean, Agnesek itsasontzian ihes egin ala azken unera arte bere gertukoekin borrokatzearen artean erabaki beharko du. Maitasun, akzio eta azpikeriaz betetako istorioa da, urtebete baino gehiagoz setiatuta dagoen Bartzelona hirian gertatzen dena.

Estreinaldiak: Irailak 20

Euskal pantailaren gunea