Estreinaldiak: Irailak 18

Estreinaldiak: Irailak 18 –

Estreinaldiak: Irailak 18

Estreinaldiak: Irailak 18

.

Pinocchio

Carlo Collodi idazlearen ipuin ezagunena moldatuko du Matteo Garrone zinegile italiarrak: Pinocho. Literatura Unibertsaleko pertsonaiamaitagarrienetako bat bilakatu da egurrezko txotxongiloa, eta bere istorioa aski ezaguna da: hezur-haragizko ume bilakatu nahiko du. Roberto Benigni aktorea izango da Geppetto zurgina.

.

Tlmocnik

80 urte dituen Ali Ungarrek SS zerbitzuetako ofizial ohi baten liburu bat aurkituko du, gerra garaian Eslovakian egin zituen ekintzak deskribatzen dituena. Liburua irakurri ahala, bere gurasoak SSetako ofizial horrek exekutatu zituela konturatuko da, eta horiek mendekatu nahiko ditu. Ofizialaren semea den Georg baino ez du bere ekinean aurkituko, eta biek Eslovakian zehar bidaia bat egingo dute tragediatik bizirik atera diren lekukoen bila eta konpondu gabeko gatazka sakonak ezagutuz.

.

Uno para todos

Irakasle batek bere gain hartuko du lehen hezkuntzako seigarren mailako tutore izateko ardura berarentzat erabat ezezaguna den herri batean. Ikasgelan gaixo dagoen ikasle bat taldean barneratu behar duela ezagutzean eztabaida sortuko da ikasgelan: ikaskideek ez dute hura eskolara itzultzerik nahi.

David Ilundain zinegile espainiarrak zuzendu duen filmean David Verdaguer, Patricia López Arnaiz eta Clara Segurak hartuko dute parte.

.

Bucin (Netflix)

Andovi, Tommy, Jovi, eta Chandra nekatuta daude beraien harreman sentimentalez. Maitasunaren esklabu bilakatu direla uste dute…

Aktore lanetan ere ikusiko dugun Chandra Liow zinegileak zuzendutako komedia poloniarra da.

.

Kinght of Cups (Filmin)

Hollywoodeko ospearen mendekotasuna ardatz duen filma da, Terrence Malick zinegileak 2015ean estreinatutakoa. Christian Bale aktoreak interpretatutako Rick gidoigilea izango da protagonista, Los Angelesera bizitzera joan eta bizitzari zentzua bilatu nahian arituko dena.

.

Veneno

Javier Ambrossi eta Javier Calvo zinemagileek zuzendutako lana da, eta Hego Euskal Herriko zinema aretoetan 1-3 atalak estreinatuko dituzte. 90eko hamarkadako transexual ospetsuenetakoa den Cristina Ortiz “La Veneno”-ri buruzko telesaila da, bere oroitzapenetan oinarrituta dagoena.

60ko hamarkadatik gaur arte Espainian izandako LGTBI errealitatearen historia kontatuko du. Garai oso desberdinetan jaio ziren bi emakume izango dira protagonistak, baina, kasualitatez edo halabeharrez, harreman estua izango dute. Hala, Valeria kazetaritzako ikaslea da, La Veneno-ri buruzko liburu bat idazten hasiko da…

Zinea.eus

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude