Estreinaldiak: Irailak 11

Estreinaldiak: Irailak 11 –

Estreinaldiak: Irailak 11

Estreinaldiak: Irailak 11

.

Summerland

Ingalaterra, Bigarren Mundu Gerran. Haurrak hirietatik ebakuatuko dituzte eta aldi baterako haien ardura herri txikietako familiek hartuko dute. Frank, haur horietako bat, idazle bakartia den Aliceren etxera iritsiko da…

.

Un mundo normal

Ernesto antzerki zuzendari xelebre eta inkonformistak bere amaren heriotzaren berri jasoko du. Hilerrirako bidean hilkutxa lapurtuko du gorpua ozeanora botatzeko asmoz, hori baitzen amaren nahia. Ernestok alaba izango du bidelagun, eta elkar ezagutzeko aukera izango dute.

.

My Hero Academia: Héroes Rising

Manga japoniarra da, Kenju Nagasakik zuzendutakoa, eta My Hero Academia sagako bigarren filma. Honako honetan, Nine gaizkilea Tomura Shigarakiren bila arituko da, eta misio horren baitan Nabuto uhartea erasotzea erabakiko du.

.

Salir del ropero

Eva Edinburgon bizi den Eva abokatu espainiar gazte bat da, eskoziar familia ultrakontserbadore baten oinordekoarekin ezkontzear dagoena. Aldi berean, 74 urte dituen Sofia bere amonak Celia lagun minarekin ezkontzeko erabakia ere hartuko du, konbentzionalismo sozial eta erlijioso guztiei aurre eginez.

Ángeles Reinék zuzendutako komedia erromantikoan gaur egungo espainiar zinemako aktore esanguratsuenek parte hartuko dute, hala nola, Verónica Forquék, Rosa María Sardàk, Ingrid García Jonssonek eta David Verdaguerrek.

.

Un divan á Tunis (Arab Blues)

Frantzian hainbat urtez ikasi ondoren, Selmak bere kontsulta psikiatrikoa irekiko du Tunisiako auzo ezagun batean, ‘Udaberri arabiarraren’ iraultza sozial eta politikoa gertatu eta berehala. Han, paziente berriak tratatu beharko ditu eta haien kultura-desberdintasunek eragindako arazoetara egokitu beharko du, atzean utzi zuela uste izan zuen iraganarekin topo eginez.

.

Pets United (Netflix)

Alkate maltzurrak eta roboten armadak hiria setiatu ondoren, Txakurtxo bat eta katutxo bat ustekabeko heroi talde baten buru bilakatuko dira.

Reinhard Kloossek zuzendutako animaziozko filma da.

Estreinaldiak: Irailak 11

Euskal pantailaren gunea