[Zinema Euskaraz] Ipuin-herriko berriak

[Zinema Euskaraz] Ipuin-herriko berriak –

Zineuskadiren Zinema Euskaraz programak aurkeztuta, asteburu honetan “Ipuin-herriko berriak” filma zinema aretoetara heldu da:

Zinema Euskaraz programak bultzatutako “Ipuin-herriko berriak” filma estreinatu zuten atzo, eta gure lurraldean euskaraz bakarrik ikusi ahal izango da. Jens Moller-ek eta Freek Quartier-ek zuzendutako film holandarra “Las crónicas de Fabulandia” haurrentzako telesailean oinarrituta dago.

Sinopsia: “Hontz jaunak, bere zuhaitzera igota, ‘Ipuin-herriko berriak’ egunkaria irakurtzen du goizero. Bertan, Ipuin-herrin gertatzen diren istorio zoragarriak kontatzen dira, baina, batez ere, herriko biztanle guztien ezuste, haserre, esperientzia eta emozioen berri ematen du egunkariak. Clara andereñoak, Bele jaunak eta gainerako lagunek kuadrilla dibertigarria osatzen dute. Nahiz eta batzuetan iritzi ezberdinak izan, asko zaintzen dute elkar”.

Hurrengo zinema-aretoetan estreinatuko da filma:

  • Golem Alhóndiga (Bilbo)
  • Multicines 7 (Bilbao)
  • Niessen (Errenteria)
  • Antiguo Berri (Donostia)

.

Itxialdia geroztik bosgarrena

[Zinema Euskaraz] Ipuin-herriko berriak“Ipuin-herriko berriak” filmarekin dagoeneko bost dira Zinema Euskaraz programak itxialdiaren ondoren estreinatu dituen pelikulak: ‘Bihurri’, ‘Koko, dragoi txikia oihanean’, ‘Startdog & Turbocat’ eta ‘Dragoiaren gidaria’. Datu horrek agerian uzten du Zineuskadik euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko hartutako konpromisoa. Izan ere, kontuan izan behar dugu sektore honi COVID-19aren pandemiak behartutako geldialdiak gogor eragin diola.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak pelikulak bikoiztea bultzatzen du haur eta gazteentzat, eta euskara sustatzen du zinemagintzan. Testuinguru horretan, berriro jarri da martxan Zinema Euskaraz programa, zinema-aretoetan normaltasuna berreskuratzen laguntzeko, familiei zuzendutako eduki erakargarria eskainiz.

 

Zinema Euskaraz

 

[Zinema Euskaraz] Ipuin-herriko berriak

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.