Iñaki Irasizabalek "Igelak benetan hiltzen dira" liburua aurkeztu du

Kostako herri batean oinarritzen da Irasibalek kontatzen duen istorioa. Zoritxar batek ohiko patxada hautsi du: neska gazte bat desagertu da; bahituta akaso, bortxatua eta eraila beharbada. Susmoak eta errezeloak pizten dira alde guztietan, eta ez dago arrasto garbirik. Poliziak emaitzarik lortzen ez duela ikusita, neskaren aita udaltzaina hasiko da bere kasa ikertzen, baita susmagarritzat jotzen dituenak xaxatzen ere. Bazterrak nahaste horretatik, baina, ustekabeko ondorioak etorriko dira.

"Igelak benetan hiltzen dira" liburuaren azala

Irudia | “Igelak benetan hiltzen dira” liburuaren azala | Juanma Aramendi | Creative Commons By SA