Iñaki Aizpitarte

inaki-aizpitarte-osorik.jpg

Hartu gogotan izen hau: Iñaki Aizpitarte. Idazlea ote? Ez, ez. Artista plastikoa? Pianojolea? Filosofoa? Ez, ez eta ez. Sukaldaria da. Liberation eta Omnivore gazetak, Frantziako hirugarrentzat hartu zuten joan zen Maiatzeko aldizkarian. Bere aurretik Michel Bras harrigarria, eta bera baino zortzi leku atzerago Pierre Gagnere munstroa. Chateaubriand bistrota darama Aizpitartek Parisen, eta errege bihurtu da bistronomia kontutan. Aita eibartarra du eta ama Hendaiakoa. Bera frantziarra omen. Presta zaitezte Aizpitarteren izena bolo-boloka hazten ikusteko eta, hori bai, Parisa bazoazte, edota han bazaudete, egiozue bisita 129 Palmier etorbidean. Eguerdian nahiko merkea du menua: 15 euro ingurukoa. Arratsetan apur bat garestiago, baina ez hainbeste: 40 euro edo. Telefonoa:  01 43 57 45 95. On egin.

Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude