In memoriam: Iñigo Muguruza

In memoriam: Iñigo Muguruza –

Mikel Iturriak Harrikadak blogean.

In memoriam: Iñigo Muguruza
Argazkia: Marivi Ibarrola. Iñigo Muguruza (erdian). Gidari Fermin. Alboan Poch.

Gaur blogean idazteko asmoa nuen. Atzoko kontu batzuei tiraka, goizaren erdian haizea biratu eta kontra hasi da. Nire kontra. Gure kontra.

Lagun batek esan dit Iñigo Muguruza zendu dela.

Eta hitzik gabe geratu naiz.

Iñigoren berbak topatu behar izan ditut esklerosi anizkoitzaren berri ematen duen blog batean. 2016ko irailaren 30ekoak dira. Nire ikuspuntua gaur egun, zioen Muguruza anaietako txikienak, gaixotasuna atzeman eta urtebetera edo.

Zati hauxe lapurtuko diot gaur:

“Atzo lagun batek Snoopy-ren tira bat bidali zidan whatsapp-etik: Snoopy eta Charlie Brown hondartzako petril batean daude eserita.

-Charlie: badakizu? Egun batean hilko gara.

-Snoopy: bai, baina gainontzekoetan ez”.

Eta kantu bat. Joxe Ripiau garaikoa. Bizitza triste eta ederra.

Gugan bego, Iñigo.

In memoriam: Iñigo Muguruza

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.