Kritika Zinematografikoa: “Il buco”

Kritika Zinematografikoa: “Il buco” –

Kritika Zinematografikoa: "Il buco"

.

Zuzendaria: Michelangelo Frammantino
Urtea: 2021
Herrialdea: Italia

-Kobazuloaren barrenak-

Kritika Zinematografikoa: "Il buco"

Il buco-ren hasiera minutuetan 60. hamarkadan, zuri beltzean emititutako pasarte bat jarriko zaigu. Bertan gizon talde bat igogailu batetan dago, eraikin handi baten kanpokaldean. Milango Pirelli dorrea da,  gizonek horren altu egotearen zirrara dute hizpide alaitasunez, kamera etengabe mugitzen ari dela. Telebista produktu estandarra da, eta Il Buco-n Michelangelo Frammantinno zuzendariak eszena honen justo kontrakoa eraikiko duenaren ohar gisa har genezake. Zeren gauza bat argi badago, Il Buco parametro propioko pelikula dela da, produktu estandarrekiko zeharo ezberdina. Eta grafikoki adieraziko zaigu, izan ere, telebistako emisio hortan pertsonaiak lurretik ehundaka metrotara igoko diren heinean, pelikulan lurretik behera, mendiko zulo baten barrenetan, egiten den bidaia ikusiko dugu.

Sinopsia bi lerrotan egin liteke: Italiako Calabriako ingurura espeleologia talde bat iritsiko da, iragan mendeko 60. hamarkadan, izugarri sakona den kobazulo batetara. Paraleloan, zonaldeko ahuntz-artzai zaharra bere bizitzako azken txanpan dago. Hori da dena, bi polo soil horiek baino ez ditugu izango gertakarien ipar-orratz gisa. Edonola, pelikulan zer gertatzen den ohiko galderaren erantzuna ez da errelebantzia handikoa izango. Beste edozein filmetan baino gehiago, nola kontatzen zaigun hortan dago pelikularen erabateko arima.

Michelangelo Frammartinoren ikusentzun ibilbidean museoetan eginiko bideo instalazioak daude, eta ez da harritzekoa, pelikulan ikuspegi plastikoari arreta gehiago jartzen diolaren sentsazioa dago arlo narratiboari baino. Hala, kontatzeko moldea plano estatiko luzeetan oinarritzen da, erabateko naturalismoa plazaratuz. Azaltzen diren pertson(ai)ek ez dute apenas elkarren artean hitz egiten eta esaten dituzten hitz apurrak ulertezinak dira. Pelikulak bere irudietan jartzen du bere ahalegin eskerga, eta etekina, aitortu beharra dago, nabarmena da, pelikula adierazkor eta lirikoa suertatzen baita.

Izan ere, erritmo naturalista, joera muturreraino obserbazionala edo trama ia hutsa izatearen aspektuak ez dira filmak planteatzen dituen erronka handienak. Pertsonaiekin enpatizatzea ia ezinezko izatea da ikusle gisa irekitzen zaigun kobazulo malkartsua. Espeleologo talde honen hartu-emanak ez dira erakutsiko, bere misioaren xede eta ardatzak arrotzak egingo zaizkigu eta batez ere, bere aurpegiak apenas azalduko dira eremuan, eta agertzen direnetan espeleologia kaskoaren argiak eratzen duen kontraargi bortitzaren itzalpean egongo dira. Zeharo desberdina da artzain zaharraren irudikapen bisuala, bere lehen planoa ohikoa izango baita filmean, baina bere heriotzaren prozesua dramatismo gabekoa da, naturaren pisua handiegia dela onartua duen subjektua bailitzan. Gizakiak sentipenez hustuta egongo dira, beraz, zelaien gainean dabiltzan behiekiko berdintsuak espektru dramatikoari dagokionean.

Izan ere, Il buco-ren protagonista natura dela uler genezake, hasiera batean era ahalik eta deshumanizatuenean ulertuta. Mendi erraldoi eta zelai berdeen plano izugarrietan gizakiak zomorroak dira, ama-lurraren tamainarekiko intraszendenteak; taldearen garraio diren furgoneta berdeek naturaren tenpluaren profanazio kutsua izango dute, eta behin zulo barruan sartuta, erabat tokiz kanpo somatuko ditugu Nixon eta Kennedy-ren arteko eztabaidaren inguruko aldizkariak, taldeak paperok erre ondoren zuloaren amildegitik barrena botatzen dituenak zuloaren sakontasuna behatzeko asmoz.

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika Zinematografikoa: "Il buco"

Kritika Zinematografikoa: “Il buco”

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude